Urteko 14. igandea C ABESTIAK 2019-07-07
SARRERA. Jainko gizon eginari
R/. Jainko gizon eginari
Agur, ospe, onespena;
“Jesukristo erregeri
Esker, otoitz, maitasuna” (2)
1.-Mundu guztiak bete dezala
Jesukristoren legea,
Mundu guztira heldu dadila
Harek dakarren argia. R/.
2.-Ager dadila denetan Jesus
etxetan eta herrian,
egiteetan eta hitzetan:
jende guztien erdian R/.
AINTZA
Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari.
Eta bakea,
eta bakea
lurrean gizonari (2).
SALMOA
Lur osoa,
egiozu
irrintzi Jainkoari.
Lur osoa egiozu irrintzi Jainkoari,
egin eresi haren
izen ederrari,
eman gorespen
eder berari.
Esan Jainkoari:
Zuk eginak bai direla harrigarri.-R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Kristoren bakeak agindu beza
zuen bihotzean;
oparo bizi bedi zuengan
Kristoren hitza.-R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.
SANTU
Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna
zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan!
JAUNARTZEA
Jauna gure Jainkoa, // bedeinkatua zu!
Zeru-lurren egile, // bedeinkatua zu!
Guztien salbatzaile, // bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, // bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, // bedeinkatua zu!
Jesus, Jainko Semea, // bedeinkatua zu!
Guregatik hil zara, // bedeinkatua zu!
Aitak piztu zaitu ta, // bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, // bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, // bedeinkatua zu!
Espiritu Santua, // bedeinkatua zu!
Bizian bizigarri, //bedeinkatua zu!
Poz-emaile bikaina, // bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, // bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, // bedeinkatua zu!
AZKENA
Agur, Maria, graziaz betea!
Jauna zurekin bedeinkatua zu
emakumeen artean.
Gora ta gora daukat bihotza kantari,
gora ta gora Jaun onari.- R/.