Urteko 14. igandea A ABESTIAK 2017-07-09

SARRERA

Goazen elkarturik,
piztuta fedea,
argitan zabalik
maitasun-bidea.

Entzun dezagun apaltasunez,
entzun dezagun Jaunaren hitza,
bere hitzetan gure egia,
gure indarra, gure bizia.-R/.

AINTZA

Aintza zeruan
Aintza zeruan
Aintza zeruan
Jaunari!
“eta pakea
eta pakea
lurrean gizonari” (2).

SALMOA

Jauna, zure maitasuna
abestuko dut betiren beti.

Goratuko zaitut,
ene Jainko, ene Errege,
bedeinkatuko dut
zure izena beti ere.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Egin otoitz eraso
egiten dizuetenen alde,
zeruetan dagoen
zeuen Aitaren seme-alaba
izan zaitezten –dio Jaunak–.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten du.

SANTU

Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan!

GURE AITA

Gure aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Zu itsas ertzera zatoz,
jakintsu ta dirudunak utzirik,
niri deitzera
bakar bakarrik.

Jauna, begiratu didazu,
nire izena
pozikan esan duzu,
hondarretan
utzi dut nik txalupa
itsaso berri baten bila.

Zuk dakizu ez naizela,
ez aberats,
ez ere jakintsu;
Baina naizena
zurea nauzu.

Jauna, begiratu didazu,
nire izena
pozikan esan duzu;
hondarretan
utzi dut nik txalupa
itsaso berri baten bila.

Zuk zer dudan badakizu,
nire txalupan
ez dago altxorrarik.
Sare ta lana
bakar bakarrik.

Jauna, begiratu didazu,
nire izena
pozikan esan duzu;
hondarretan
utzi dut nik txalupa
itsaso berri baten bila.

AZKENA

Ama maite Maria,
egiguzu lagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun (2).