Urteko 13. igandea C ABESTIAK 2019-06-30

SARRERA

Jaungoikoaren / hegalen pean
“zer bakean!” (bis) / Indar guztiak
dituenaren / “itzalean!” (bis).

Jaunari diot: / Nire geriza / zure baitan;
bihotz guztiaz / nago Jaunaren eskuetan.

AINTZA

Aintza ta aintza / zuri, Jauna,
bai zeruetan, / bai lur honetan

Goresten zaitugu zu, / zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, / Aita zerukoa.- R/.

SALMOA

R/.- Zu zaitut, Jauna, / ondasuna.

Zaindu nazazu, Jauna, / babes bila bainator Zugana.
Honela diotsot Jaunari: / “Zu zaitut neure jabe”.
“Jauna da nire ondare / eta edontzia:
Zuk daukazu / eskuetan nire zoria.”.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Mintza, Jauna, / zure zerbitzari hau / entzuten dago.
Zuk dauzkazu / betiko biziaren hitzak.-R/.

SINESTEN DUT (Bened 116. or.)

Sinesten dut, / Jauna, sinesten dut,
handitu zuk / nire sinesmena.

SANTU (Gora J.-7, 26)

Santu, santu, santua, Jainko Jauna.
Zeru lurrak beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua, Jainko Jauna.
Bedeinkatua Jaunarengandik datorrena.
Santu, santu, santua, Jainko Jauna.

JAUNARTZEA

Aita Jaungoikoak / deitzen gaitu.
Bera da / gaixoen janari.
Beragan dugu, bai, / guk aurkitzen
osasun / ta bake ugari.

Denok gaur jaten / baldin badugu
ogi bat / mahai santu batean,
ezin izan / gorroto haserrerik
gaurtik behin ere / gure+artean.

Jauna begira / beti daukagu,
eskuak / zabaldurikan.
Beraren bidetik / joan behar dugu
ta+eseri / beraren mahaiean.

AZKENA

Izan zaitez beti,
Jesus maitea,
gure bihotzaren
Jaun ta Jabea.

Jesusen bihotza
dago suturik,
maitasun agertzen
alde guztitik.

Izan zaitez beti,
Jesus maitea,
gure bihotzaren
Jaun ta Jabea.

Non aurkituko da
bihotz gogorrik
bihotz honen suan
urtuko ez denik.

Izan zaitez beti,
Jesus maitea,
gure bihotzaren
Jaun ta Jabea.

Ez du Jesus onak
ez atseginik
gu oso bereak
egin gaberik.- R/.