Urteko 13. igandea ABESTIAK 2021-06-27

SARRERA GOAZEN ELKARTURIK

Goazen elkarturik piztuta fedea / argitan zabalik maitasun bidea.

Entzun dezagun apaltasunez / entzun dezagun Jaunaren hitza.
Bere hitzetan, gure egia, / gure indarra, gure bizitza.-R/.

Gurekin dugu, maisu ta lagun, / gurekin dugu, gurekin Jauna,
egin dezagun, zuzentasunez, / ta maitasunez bere esana.-R/.

Zuzentasunez egin dezagun, / maitasun bide zabal argia,
gure anaiei lagundu beti,/ emanez eskua ta ogia.-R/.

AINTZA

“Aintza, aintza, Aleluia” (3) / abestu Jaunari.

Elkar maite izateak / garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan / baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun / maitasunaren hitza / betetzen gabiltza.-R/.

SALMOA

Jauna, zure maitasuna / abestuko dut betiren beti.

Goretsiko zaitut, Jauna, onik atera nauzulako,
etsaiak nitaz pozten utzi ez dituzulako.
Jauna, Leizetik nire bizia atera duzu,
zulora doazenengandik bizirik gorde nauzu.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Jesu Kristo
gure salbatzaileak hondatu du heriotza,
eta argitara atera bizia, berri onaren bidez.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, /sinesten dut.

SANTU

Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna, hosanna
zeru goienetan.
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Hosanna, hosanna, hosanna
zeru goienetan!
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, hosanna
zeru goienetan!

JAUNARTZEA GUREKIN EGON GUREKIN (Zertaz mintzo zineten) (Bened728)

R/.-Gurekin egon, gurekin, Jauna,
oraino dugun hitz egin.
Heldu da gaua ilun iluna,
gurekin egon, gurekin.

1.- ─Zertaz mintzo zineten bihotz ilun,
ibiliz hola bihotz ilun?
─Hara, Jerusalemen herenegun
Jesus hil dela, herenegun. R/.

2.- ─Gure+arteko jendeak bizi dela
omen dabiltza: bizi dela.
─Gizon zentzugabeak, zein epela
zuen bihotza, zein epela! R/.

3.-Kristok behar zituen jasan behar
horiek oro, jasan behar.
Piztu eta zadien ospean sar,
betiereko ospean sar. R/.

AZKENA

Zeru eta munduak / zurekin pozturik, / kanta-kantari daude
bihotzak suturik.
Agur, agur, / agur, Maria. / Agur, agur, / ama maitia.