Urteko 13. igandea B ABESTIAK 2015-06-28

SARRERA Argiaren jende eta egunaren (“seme” ordez “jende”)
(Gora Jainkoa-2 54) (Bened 467)

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean;
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.

AINTZA

“Aintza, aintza
Aleluia” (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.

“Aintza, aintza
Aleluia” (3)
abestu Jaunari.

SALMOA Mintzo eta Kantu 2015 7/54

Jauna, zure maitasuna (Sal 29)
abestuko dut betiren beti.

Goretsiko zaitut, Jauna, onik atera nauzulako,
etsaiak nitaz pozten utzi ez dituzulako.
Jauna, Leizetik nire bizia atera duzu,
zulora doazenengandik bizirik gorde nauzu.-R/.

Eresi egiozue, zintzoak, Jaunari,
eman eskerrak haren izen santuari.
Une baterako da haren haserrea,
bizi guztirako haren on izatea.-R.

ALELUIA

Aleluia, aleluia.

Jesu Kristo gure salbatzaileak
hondatu du heriotza,
eta argitara atera bizia,
berri onaren bidez.

Aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU (Bened 112. or.)

Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna, hosanna
zeru goienetan.
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Hosanna, hosanna, hosanna
zeru goienetan!
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, hosanna
zeru goienetan!

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.

Dohatsu bihotz-barnez pobreak,
haiena baita zeruetako erreinua.

Dohatsu otzan eta eztiak,
agindutako lurraz baitira jabetuko.

Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.

Dohatsu negarretan direnak,
gozotasuna izango dute Jaunagandik.

Dohatsu zuzen gose direnak,
hoien goseak bere asea izango du.

Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.

AZKENA

Zeru eta munduak zurekin pozturik,
kanta-kantari daude bihotzak suturik.
AGUR, AGUR, AGUR, MARIA.
AGUR, AGUR, AMA MAITIA.