Eta zuk dioskuzu.
Familia ororen gainetik, diosku bihotzak,
eta Zuk dioskuzu:
aita eta ama senarra edo emaztea, eta seme-alabak
ni baino maiteago dituena ez da niretzat gai.
Osasuna, ongizatea, bizitza-kalitatea ororen gainetik, esan ohi dugu,
eta Zuk dioskuzu:
nire gurutzea hartu eta jarraitzen ez didana ez da niretzat gai.
Ordenua, gatazkarik eza, sistema eta legeak errespetatzea
ororen gainetik, diosku geure beldurrak;
eta Zuk dioskuzu:
sua ekartzera etorri naiz lurrera, eta hau gogoa su har dezan!
Eskerrak zure berritasunagatik, zirikatzen baikaitu
eta gizarteko hainbat printzipio hautsezin hausten baitu;
koloka jartzen baitu, argi eta garbi, leunkeriarik gabe
gure bizitzako hainbat gauza. (Florentino Ulibarri).