Urteko 13. igandea A ABESTIAK 2017-07-02

SARRERA

R/. Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.

1.-Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

2.-Espiritu batean gorputz bat garen guztiok,
abestuz aitortzen dugu: R/.-

AINTZA

Aintza ta aintza
zuri, Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan.

Goresten zaitugu zu,
zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri,
Aita zerukoa.-R.

SALMOA

Jauna, zure maitasuna
abestuko dut
betiren beti.

Jauna, zure maitasun-egintzak kantatuko ditut beti,
zure leialtasuna iragarriko gizaldiz gizaldi.
Bai, aitortzen dut:
“Betiko eraikia dago zeruan zure maitasuna,
sendo ezarria zure leialtasuna. R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Zuek, Jainkoak aukeratuko
herri zarete.
Oihuka itzatzue
haren egintza harrigarriak.

SINESTEN DU

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
handitu zuk
nire sinesmena.

SANTU

Santu, santu, santua Jainko Jauna.
Zeru lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Santu, santu, santua Jainko Jauna.
Bedeinkatua
Jaunarengandik datorrena.
Santu, santu, santua Jainko Jauna.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Aita Jaungoikoak deitzen gaitu.
Bera da gaixoen janari.
Beragan dugu, bai, guk aurkitzen
osasun ta bake ugari.

Denok gaur jaten baldin badugu
ogi bat mahai santu batean,
ezin izan gorroto haserrerik
gaurtik behin ere gure+artean.

Jauna begira beti daukagu,
eskuak zabaldurikan.
Beraren bidetik joan behar dugu
ta+eseri beraren mahaiean.

AZKENA

Agur, Maria, graziaz betea!
Jauna zurekin
bedeinkatua zu
emakumeen artean.

Gora ta gora
daukat bihotza kantari,
gora ta gora Jaun onari.-R/.

Pozaren pozez
gainezka daukat nik gogoa,
Salbatzaile dut Jaungoikoa.-R/.