Urteko 12. igandea B ABESTIAK 2021-06-20

SARRERA

Bihotz batez elkarturik, / “Zugana, gatoz Jauna!” (2)
Emaguzu zure argi, / grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

Aldarean aurkitzen da, / “kristau-alaitasuna” (2).
Emaguzu zure argi, / grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

AINTZA

“Aintza ta aintza / zuri Jauna,
bai zeruetan, / bai lur honetan” (2)

Goresten zaitugu zu, / Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.

SALMOA Mintzo eta Kantu 2015 7/46

Eskerrak Jaunari, / haren maitasuna / betikoa baita.

Ontzietan itsasora sartu zirenek,
ur handiz salerosketara joan zirenek:
haiek ikusi zituzten Jaunak eginak.-R/.

ALELUIA Mintzo eta Kantu 2015 7/47

Aleluia, aleluia.
Profeta handi bat agertu da gure artean.
Jainkoak bisita egin dio bere herriari.-R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTUA

Santu, santua, santua, / diren guztien Jainko Jauna
zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua / Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan!

JAUNARTZEA

R/.- Zu zara Jainko salbatzaile (Gorazarrea: Eskerrak zuri, Jauna) (OLD 456)

Zu zara Jainko salbatzailea, / argi dagigun argia;
gure oinarri zaren harkaitza / aterpe babesgarria.- R/.

Pozik gabilzke ur ateratzen / biziaren iturritik.
horrek indarrak baitu gizona / berpizten hilen artetik.- R/.

Gorets beza lur osoak Jauna, / kanta harek egin Lana.
Bai harrigarri dela herrian / salbatzaile dugun Jauna. R/.

AZKENA O bihotz gozo Jesusena JESUSEN BIHOTZA (Bened 527) (Loiola 587)

R/. O bihotz gozo Jesusena,
gure bihotzen gozamena,
Jesus onaren bihotz ona,
“erruki zaitez gutaz Jauna” (bis)

1.-Zaude amorez eritua,
gogor arantzaz koroitua,
gugatik gurutziltzatua
“guztia penaz samindua” (bis) R/.

2.-Hainbesteraino nauzu maite,
bihotza+eskaintzen beti zaude,
Jesus maitea, bai nik ere
zuri erantzun nahi nizuke (bis) R/.

3.-Maitezko labe goritua,
maitasunean sugartua:
sutu ezazu gaur mundua:
pertsonen bihotz izoztua (bis) R/.