Urteko 12. igandea A ABESTIAK (2017-06-25)

SARRERA Zu zara Jainko salbatzailea (Orduen Liturgiako Doinuak 456. or.)

1.-Zu zara Jainko salbatzailea,
argi dagigun argia;
gure oinarri zaren harkaitza
aterpe babesgarria.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

2.-Pozik gabilzke ur ateratzen
biziaren iturritik.
horren indarrak baitu gizona
berpizten hilen artetik.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

3.-Orduan dugu denok esango:
“Jo Jaunari kantu hotsa!
Handia baitu bere izena,
neurrigabea bihotza”. R/

4.-Gorets beza lur osoak Jauna,
kanta harek egin lana.
Bai harrigarri dela herrian
salbatzaile dugun Jauna. R/.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

AINTZA

Aintza ta aintza
zuri, Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan.

Goresten zaitugu zu,
zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri,
Aita zerukoa.- R/.

SALMOA

Erruki hutsa
dugu Jauna;
errukia ta
maitasuna.

Zuregatik jasan dut lotsa gorria,
ahalkez estali zait aurpegia.
Arrotz natzaie neure senideei,
atzerritar neure amaren seme-alabei.
Maite minez sutzen nau zure etxeak, eta
zuri egin irainak hemen datozkit gainera.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia.

Egiaren Espirituak egingo du
aitormen nitaz –dio Jaunak–,
eta zuek ere egingo duzu aitormen.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

“Hosanna, hosanna,
zeru goienetan” (2).
Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
“Hosanna, hosanna,
zeru goienetan” (2).
Bedeinkatua Jaunaren izenean
datorrena.
“Hosanna, hosanna,
zeru goienetan” (2).

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA GUREKIN EGON GUREKIN (Zertaz mintzo zineten) (Bened728) (Gora J.-7,150)

R/.-Gurekin egon, gurekin, Jauna,
oraino dugun hitz egin.
Heldu da gaua ilun iluna,
gurekin egon, gurekin.

1.- ─Zertaz mintzo zineten bihotz ilun,
ibiliz hola bihotz ilun?
─Hara, Jerusalemen herenegun
Jesus hil dela, herenegun. R/.

2.- ─Gure+arteko jendeak bizi dela
omen dabiltza: bizi dela.
─Gizon zentzugabeak, zein epela
zuen bihotza, zein epela! R/.

3.-Kristok behar zituen jasan behar
horiek oro, jasan behar.
Piztu eta zadien ospean sar,
betiereko ospean sar. R/.

AZKENA

Agur, Jainkoaren
ama mate ederra,
zeruko atea,
itsasoko izarra (bis).

Itsuak argitu,
lotuak askatu,
ongiak eman ta
gaizkiak hondatu (bis).

Bekatu-kateak
hautsi, arren, guri,
gaitzak kendu eta
grazia isuri (bis).