Urteko 11. igandea B ABESTIAK 2018-06-17

SARRERA

R/.-Argiaren lehen xirrinta
zuregandik sortu baita,
denak, Jauna, gaiten bil
eta zure aintza daigun kanta.

Zuk emanik dugu bizia,
Zuk emanik eguzkia.
Kantuz jaiki, mundu guztia;
Jauna baitan bozkaria.-R/.

AINTZA

Aintza ta aintza
zuri, Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan.

Goresten zaitugu zu,
zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri,
Aita zerukoa.- R/.

SALMOA

R/.-Eskerrak Jaunari,
haren maitasuna betikoa baita.

On da Jaunari eskerrak ematea,
eta zure izenari, Goi-goiko,
eresi egitea;
goizean iragartzea
zure maitasuna,
eta gauez zure leialtasuna.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Hazia, Jainkoaren Hitza da;
Ereilea, berriz, Kristo:
Honi aditzen dionak,
izango du betiko bizia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten du.

SANTU

Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.

Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Bedeinkatua Jaunarengandik
datorrena.

Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez utzi gu tentaldian erortzen,
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Bai, eskerrak eman
zeru-lurretan,
eskerrak eman Jainkoari,
guztietan digu ta
on egin guri.

Eskerrak eman,
zeru-lurretan,
eskerrak Jainkoari
menderen mendetan.

AZKENA

Guztiok bat eginda,
bihotza poz gainezka,
abes dezagun bada
Mariren ontasuna.
Andre Maria.

Santuen Erregina,
gure arrenak entzun,
zu zaitugula lagun
zerura jo dezagun.
Andre Maria.