Urteko 10. igandea B ABESTIAK 2018-06-10

SARRERA

Bihotz batez elkarturik,
“Zugana, gatoz Jauna!” (2)
Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

AINTZA

“Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan” (2).

Goresten zaitugu zu,
Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.-R/.

SALMOA

Jaunari kanta,
ona baita,
hain du handia
bere betiko errukia.

Une guztitan dezadan Jauna
nik goretsi,
gora eta gora nagoen beti.
Nire arimak Jaunagan poza
baizik ez du,
apalak, entzun eta poztu.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Zure esanak dira beti,
bai espiritu, bai bizi.
Betiereko bizi-emaile
dituzu, Jauna, zeure hitzak.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Santu, santu, santua
Jainko Jauna.
zeru lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Santu, santu, santua
Jainko Jauna.
Bedeinkatua Jaunarengandik datorrena.
Santu, santu, santua
Jainko Jauna.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez utzi gu tentaldian erortzen
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA (kontuan izan 6/8 dela doinua)

Gurekin egon, gurekin, Jauna,
zurekin (de)zagun hitz egin,
“heldu da gaua, ilun-iluna,
gurekin egon, gurekin” (2).

Zertaz mintzo zineten,
bihotz-ilun,
ibiliz hola,
bihotz ilun;
hara Jerusalemen
herenegun
Jesus hil dela,
herenegun.-R/.

Gutarteko jendeak
bizi dela
omen dabiltza:
bizi dela.
Gizon zentzugabeak
zein txepela,
zuen bihotza,
zein txepela.-R/.

AZKENA

Ama Maite Maria, egiguzu lagun,
zure bitartez Jesus ikusi dezagun.

Zu Jaunaren Ama ta / gure Ama ona,
entzun Elizarekin / eskatzen duguna:
eman zure fruitua, / gure Osasuna,
isur zure Semea, / Jaun errukiduna,
bera bakarrik data / salbatzaile Jauna.-R/.-