SANTU GUZTIAK 2014-11-01 Abestiak

SARRERA (Bened 467)

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean;
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.

AINTZA AINTZA ZERUETAN JAUNGOIKOARI (Bened 88) (Peña)

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza, Zuri, Jauna,
Eta eskerrak Zuri

Eta bakea lurrean
Haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen Zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.

Aintza, Zuri, Jauna,
Eta eskerrak Zuri

Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme bakar, Jesukristo,
Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots,
Aitaren Seme.

Aintza, Zuri, Jauna,
Eta eskerrak Zuri

Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
erruki, Jauna,
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
entzun gure deia,
Aitaren eskuin aldean
jarririk zaude Zu, Erruki Jauna.

Aintza, Zuri, Jauna,
Eta eskerrak Zuri

Zu bakarrik Santua,
Zu bakarrik Jauna,
Zu bakarrik goi-goikoa
Jesukristo,
Espiritu Santuarekin
Jainko Aitaren argitan. Amen

Aintza, Zuri, Jauna,
Eta eskerrak Zuri

SALMOA Kanta Jaunari (Mintzo eta kantu 2014 11/7)

Kanta Jaunari jai honetan,
santu guztien ohoretan.

Jaunarena da lurra, eta lurra betetzen dutenak,
lurbira eta bertan bizi direnak.
Hark eman dizkio itsasoak oinarri,
eta ibaiak sendogarri.-R/.

ALELUIA aleluia aleluia (Mintzo eta kantu 2014 11/8)

Zatozte nigana nekatuok, lanpetuok,
eta nik arinduko zaituztet, dio Jaunak.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten du.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA (Bened 654)

Jauna gure Jainkoa, //
bedeinkatua zu!
Zeru-lurren egile, //
bedeinkatua zu!
Guztien salbatzaile, //
bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, //
bedeinkatua zu! (2)

Jesus, Jainko Semea, //
bedeinkatua zu!
Guregatik hil zara, //
bedeinkatua zu!
Aitak piztu zaitu ta, //
bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, //
bedeinkatua zu! (2)

Espiritu Santua, //
bedeinkatua zu!
Bizian bizigarri, //
bedeinkatua zu!
Poz-emaile bikaina, //
bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, //
bedeinkatua zu! (2)

AZKENA (Bened 692)

Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

Zuk sortu ta salbatu
gaituzu, bai, denok;
zuganatu gaitzazu
zureak garenok.

Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

Maitasun, bake, egi,
zuzentasun, irri,
gugan sortu dituzu.
Esker onak zuri.