San Jose: Bultzada bat Pazkorantz
San Mateo 1,16.18-21.24a
Aita Javier Leoz
1.- Martxoaren 19an, Erramu Igandea baino egun batzuk lehenago, gogoetarako fede-gizon bat proposatzen digu Elizak, gizon orekatua, errespetagarria; Itun Zaharraren eta Berriaren arteko kate-maila enblematikoa: Jose santua.
Ospatzeko eta bizitzeko gelditzen zaizkigun segidako egun hauek bizitzera prestatzen gaitu jai honek: San Josek hasieratik beretik hedatu zuen oihala (samur eta apal, zaratarik eta itxurakeriarik gabe), herriak bere begiak Jaunaren izenean zetorren harengana zuzendu zitzan. Hosanna Daviden Semeari!
–San Josek, gure ondotik igarotzen den Jaunari, berak Betleemen egin zion bezalako harrera egitera gonbidatzen gaitu: ezer esatekorik gabe eta kontenplatuz. Ohartuko ote gara, ezen egun honetako gure otoitza eragin handikoa izan daitekeela gazte askok Jesusen Berri Ona onar dezan, eta prest ager dadin bere bizitza apaiz bezala eskaintzeko? Seminarioak aroztegi-usaina jariatzen jarraitzen du, han eraikitzen dituzte ilusioa eta Eliza, etorkizuna eta esperantza. Afinatzen jarraitzen dute han bozgorailuak, geroago Ebanjelioaren mihiarekin jendea dardaratuko dutenak.
–Soilik, esaneko izanik, Jainkoaz fidatuz, atera ahal izango ditugu konklusio aski praktikoak geure kristau-bizitzarako, eta Jesusen urratsei hurbiletik jarraituz.
–Josek, Liburu Santuak ezer gutxi esaten duen arren, seguru jasango zituela bereak eta bost: bai haur baten erritmora ibili nahi izatean, bai eskemak eta ohiturak hausten zituen gazte haren harira bizi nahi izatean; izan ere, gaztearen familia bera ere behin baino gehiagotan izango zen jendearen ezin-ulertzeen eta gezi salatzaileen diana.
2.- Agian, ondoko egunetan biziberrituko dugun Nekaldiko Jesusek bere aitaren jarrera eta keinu asko hartuko zituen etsenplutzat: Jose isilik egon zen isilik egotea zegokionean, obeditu egin zuen ulertu gabe ere, eta isilik (bakardaderik edo anonimaturik zorrotzenean) ezkutatu zen Ebanjelioko orrialdeetatik.
Ez al diogu hartzen honi guztiari usain bat, Jerusalemerako bidean Jesusek agertu duen jarreraren usaina, alegia? Isildu, obeditu eta isil-isilik (7 hitz eskaseko testamentua utzik) hil.
Esaera Zaharrak hau diosku: ezer ez eta festa. San Joseren bizitzatik, isiltasuna eta soiltasuna sakontasunarekin batean nabari diren hartatik, erratzeko beldurrik gabe, atera genezake konklusio hau: fede sendoa, konbentzimenduzkoa, ustetsua eta sinagogan hots egiten zen Jainkoaren Hitzarekin kontrastatua bizi izan zuela Josek.
Bizi dezagula bizi-bizi Aste Santua. Eska diezaiogun Jainkoari, San Jose tarteko jarriz, geure kalbario pertsonaleko ordu erabakitzaileetan izan dezagula aldamenean, Patriarka santu honek hiltzeko orduan eta Jesusek gurutzearen oinean izan zuen Hura: ANDRE MARIA. Horretan ere gauza komun bat izan zuten Jesusek eta Josek mundu honetatik Aitagana igarotzeko unean.
JAVIER LEOZ