FRANTZISKO AITA SANTUAREN MEZUA
POBREN ALDEKO V EKITALDIA
Urteko XXXIII. Igandea
2021eko azaroaren 14
(Bertso batzuk: Arratiako elizatik
Pobreen V. Eguna
2021. azaroaren 14an
Behartsu eta pobreak beti izango zuen artean (Mk 14,7)
Aita Santuak mezua dakar,
aurten bosgarren urtean,
Jesusen berbak barriro ere
guregana ekartean:
ez ahaztu modan ez egon arren
pobrezia gizartean,
“behartsu eta pobreak beti
izango zuen artean”.
Zabal begiak eta bihotza,
luza esku, sakel, zango,
senide dogu pobrea, bardin
hemengo edota hango,
ez zaitez izan kristau epela
fededun halan-holango,
“behartsu eta pobreak beti
zuen artean izango”.
Jesusen berbak ezin mantendu
sakristian hor gordeak,
pobre eguna ozen zabaldu
kanpai ta kanpandorreak,
mundu osoan jo neke barik
alkartasun dei nobleak
“beti izango zuen artean
behartsu eta pobreak”.
Batzuk larregi, oso eroso
bizi garan bitartean,
han eta hemen, lagun larregi
minimotik apartean,
berbaz, egitez, ekin dagigun
herri eta alkartean
“behartsu eta pobreak beti
izango zuen artean”.