Pazkoaldiko 7. ig. B IGOKUNDEA Abestiak 2018-05-13

SARRERA

Apostoluak mendi gainean
Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak esan ondoren,
Aitarengana igo zen.

R/.-Kristo sartu da zeruetan:
Gauden kantuz bat,
poz handitan, Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.

Jaunak eskuak altxatu (e)ta
benedikatu zituen;
igo zenean, hari begira
zeru aldera bazeuden.-R/.

Galilearrak, zertan zaudete
zeru aldera begira?
Berriz etorri behar zaizue
gaur igoa den antzera.-R/.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire
Jaungoiko eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.- R/.

Jainkoa baita
nire indarra (e)ta kemena;
bera, salbatu ninduena.-R/

AINTZA

Aintza zeruan, aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea (bis),
lurrean gizonari
eta bakea (bis),
lurrean gizonari.

SALMOA

Lur osoa, egiozu irrintzi
Jainkoari.

Herri guztiek,
txalo jo ezazu,
Jainkoari irrintzi egiozue.
Goi-goiko Jauna,
izan ere, izugarri,
lurbira osoan errege handi.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia, aleluia.

“Zoazte eta egin ikasleak herrialde guztietatik
–dio Jaunak-.
Ni zeuekin nauzue egunero,
munduaren azken eguna arte”.

SINESTEN DUT

SINESTEN DUT, SINESTEN DUT.

SANTU

Santu, Santu, Santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan.
Bedeinkatua,
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez utzi gu tentaldian erortzen
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Jauna, gure Jainkoa, bedeinkatua Zu!
Zeru lurren Egile, bedeinkatua Zu!
Guztien Salbatzaile, bedeinkatua Zu!
“Gure Jabe zara ta, bedeinkatua Zu!” (2)

Jesus, Jainko Semea, bedeinkatua Zu!
Guregatik hil zara, bedeinkatua Zu!
Aitak piztu zaitu ta, bedeinkatua Zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua Zu! (2)

Espiritu Santua, bedeinkatua Zu!
Bizian bizigarri, bedeinkatua Zu!
Poz-emaile bikaina, bedeinkatua Zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua Zu! (2)

AZKENA

Maiatzak hamahiru
udaberria:
txori kantuz alai
Cova da+hiria.

Agur, agur, agur Maria,
agur, agur, guztiz garbia!

Hiru artzain txiki,
distiz argia:
Bisitan duzue
Andre Maria.

Agur, agur, agur Maria,
agur, agur, guztiz garbia!

Ama eske dute:
egizue+erregu
Jesus soilik da ta
gure helburu.

Agur, agur, agur Maria,
agur, agur, guztiz garbia!