Pazkoaldiko 7. ig. A IGOKUNDEA Abestiak 2017-05-28

SARRERA

Apostoluak mendi gainean
Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak esan ondoren,
Aitarengana igo zen.

R/. Kristo sartu da zeruetan:
gauden kantuz bat, poz handitan,
Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire
Jaungoiko eta / salbatzaile,
lasai nago ni, / beldur gabe.-R/.

Kanta Jaunari
ospetsu baita / egitetan,
jakin bezate / lur-mugetan.- R/.

Jainkoa baita
nire indarra / (e)ta kemena;
bera, salbatu / ninduena.

AINTZA

Aintza, aintza, aleluia” (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza
Jainko berak eman digun
maitasunaren Hitza
betetzen gabiltza.

EDO

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Lur osoa, egiozu
irrintzi Jainkoari.

Herri guztiek, txalo jo ezazue,
Jainkoari irrintzi egiozue.
Goi-goiko Jauna, izan ere izugarri, lurbira osoan errege handi.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia, aleluia.

Zoazte eta egin ikasleak
herrialde guztietatik
–dio Jaunak–:
Ni zuekin izango nauzue egunero
munduaren azken eguna arte.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
indartu zuk
nire sinesmena.

SANTU

Santu, Santu, Santua
diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan.
Bedeinkatua Jaunaren
izenean datorrena.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Jauna, gure Jainkoa, BEDEINKATUA ZU
Zeru lurren Egile, BEDEINKATUA ZU
Guztien Salbatzaile, BEDEINKATUA ZU
“Gure Jabe zara ta, BEDEINKATUA ZU” (2).

Jesus, Jainko Semea, BEDEINKATUA ZU
Guregatik hil zara, BEDEINKATUA ZU
Aitak piztu zaitu ta, BEDEINKATUA ZU
“Gure artean zaude, BEDEINKATUA ZU” (2).

Espiritu Santua,BEDEINKATUA ZU
Bizian bizigarri, BEDEINKATUA ZU
Poz-emaile bikaina, BEDEINKATUA ZU
“Malkoetan pozgarri, BEDEINKATUA ZU” (2).

AZKENA

Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

Zuk sortu ta salbatu
gaituzu, bai, denok;
zuganatu gaitzazu
zureak garenok.-R/.