Pazkoaldiko 6. igandea C ABESTIAK 2019-05-26
SARRERA
Kristo bizi da, bizi, / lehen, orain, beti.
Hilen artetik zaigu / Kristo berriz piztu,
eta heriotzea / piztuz desegin du.
Non duk, heriotzea, / hire garaitzea?-R/.
BATAIOA BERRITU
Hartuko dugu ura pozik / osasunaren iturritik.
Zuek duzue / hartu ta+edango/ ura pozik,
osasunaren / iturritik.- R/.
Eskerrak eta / gorazarre+eman / Jainkoari,
dei egin haren / izenari.-R/
Herriei haren / egin bikainak / ezaguazi,
zabaldu haren / izen handi.- R/.
AINTZA
“Aintza, aintza, aleluia” (3)
abestu Jaunari.
Elkar maite izateak garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan baitijoa bizitza,
Jainko berak eman digun maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.- R/.
SALMOA
Jaunari kanta, / ona baita,
hain du handia / bere betiko errukia.
Erruki bekigu Jainkoa / bedeinka gaitzala,
ager diezagula / aurpegi alaia;
ezagutu dezaten lurrean / zure bidea,
herri guztietan / zugandiko salbamena.- R/.
ALELUIA aleluia.
Ni maite nauenak beteko du nire hitza
−dio Jaunak−;
nire Aitak maiteko du / eta harengana / etorriko gara.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.
SANTU
Hosanna, / hosanna, hosanna, / zeru goienetan.
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan.
Santu, santu, santua, / diren guztien / Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan (bis).
Bedeinkatua / Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan (bis).
JAUNARTZEA
Jauna gure Jainkoa, // bedeinkatua zu!
Zeru-lurren egile, // bedeinkatua zu!
Guztien salbatzaile, // bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, // bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, // bedeinkatua zu!
Jesus, Jainko Semea, // bedeinkatua zu!
Guregatik hil zara, // bedeinkatua zu!
Aitak piztu zaitu ta, // bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, // bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, // bedeinkatua zu!
Espiritu Santua, // bedeinkatua zu!
Bizian bizigarri, // bedeinkatua zu!
Poz-emaile bikaina, // bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, // bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, // bedeinkatua zu!
AZKENA
Agur, Jesusen Ama, / Birjina maitea;
Agur itsasoko izar / Distiratzailea.
Agur zeruko eguzki / Pozkidaz betea;
Agur bekatarien / Kaia ta estalpea. (bis).
Baina zugandik alde / Bihotzak ezin du
Zuregana dijoa / Zugan bizi nahi du
Birjin berdin-gabea / onetsi nazazu
Agur Ama nerea, / Agur, agur, agur (bis).