Pazkoaldiko 6. igandea B ABESTIAK (2015-05-10)

SARRERA

Piztu da Kristo, aleluia.
Gu baitan dago, aleluia!

Jainkoak baitu
gaur Kristo piztu, aleluia!
Bere indarrez
piztuko gaitu, aleluia, aleluia!

Piztu da Kristo, aleluia.
Gu baitan dago, aleluia!

Gure gorputza
baitu egoitza, aleluia!
Orain berekin
gaitu bat egin, aleluia, aleluia!

Piztu da Kristo, aleluia.
Gu baitan dago, aleluia!

BATAIAOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire Jaungoiko
eta salbatzaile,
Lasai nago ni, beldur gabe.

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jainkoa baita nire indarra
(e)ta kemena;
bera, salbatu ninduena.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA (Mintzo eta Kantu B Pazkoaldia 2015, 6/34)

R/.Ikusi dute lur-muga denek
gure Jainkoagandiko garaipena.

Kanta Jaunari kantu berri,
egin baititu hainbat harrigarri.
Bere eskuinak eman dio garaipena,
bere beso santuak.- R/.

ALELUIA(Mintzo eta Kantu B Pazkoaldia 2015, 6/34)

Aleluia, aleluia.

Ni maite nauenak,
beteko du nire Hitza
–dio Jaunak-;
nire Aitak maiteko du,
eta harengana
etorriko gara.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Santu, Santu, Santua,
diren guztien Jainko Jauna.
HOSANNA, HOSANNA,
HOSANNA ZERU GOIENETAN.
Bedeinkatua,
Jaunaren izenean datorrena.
HOSANNA, HOSANNA,
HOSANNA ZERU GOIENETAN.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Aita Jaungoikoak deitzen gaitu.
Bera da gaixoen janari.
Beragan dugu bai guk aurkitzen
osasun ta bake ugari.

Denok gaur jaten baldin badugu
ogi bat mahai santu batean
ezin izan gorroto haserrik
gaurtik behin ere gure artean.

Jauna begira beti daukagu
eskuak zabaldurikan.
Beraren bidetik joan behar dugu
ta eseri Beraren mahaian.

AZKENA (Maiatzaren 13an, Fatiman lehen bisita)

1.-Maiatzak hamahiru
udaberria:
txori kantuz alai
Cova da+hiria.
R/.-Agur, agur, agur Maria,
agur, agur, Andre Maria.

2.-Hiru artzain txiki,
distiz argia:
Bisitan duzue
Andre Maria. R/.

3.-Ama eske dute:
egizue+erregu
Jesus soilik da ta
gure helburu. R/:

4.-Arte arbolatik
mintzo Maria,
ta guztiz lasaitu
artzain txikiak. R/.

5.-Eta Andreari
nor zara galde;
argi entzun dute:
Ama nauzue. R/.

6.-Nahi bada gerla
gaberik bizi,
egin gogor uko
bekatuari. R/.

7.-Arrosarioa
agindu Amak
gerla bazter dezan
behingoz munduak. R/.

8.-Ardura hauekin
Ama maitea
bihotz samur dator
babes onbera. R/.