Pazkoaldiko 6. igandea B ABESTIAK 2018-05-06

SARRERA

Piztu da Kristo, aleluia.
Gu baitan dago, aleluia!

Jainkoak baitu
gaur Kristo piztu, aleluia!
Bere indarrez
piztuko gaitu, aleluia, aleluia!-R/.

Gure gorputza
baitu egoitza, aleluia!
Orain berekin
gaitu bat egin, aleluia, aleluia!-R/

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire Jaungoiko
eta salbatzaile,
Lasai nago ni, beldur gabe.-R/

Jainkoa baita nire indarra
(e)ta kemena;
bera, salbatu ninduena.-R/

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

R/.Ikusi dute lur-muga denek
gure Jainkoagandiko garaipena.

Kanta Jaunari kantu berri,
egin baititu hainbat harrigarri.
Bere eskuinak eman dio garaipena,
bere beso santuak.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.
Ni maite nauenak,
beteko du nire Hitza
–dio Jaunak-;
nire Aitak maiteko du,
eta harengana
etorriko gara.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Santu, Santu, Santua,
diren guztien Jainko Jauna.
HOSANNA, HOSANNA,
HOSANNA ZERU GOIENETAN.
Bedeinkatua,
Jaunaren izenean datorrena.
HOSANNA, HOSANNA,
HOSANNA ZERU GOIENETAN.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez utzi gu tentaldian erortzen
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA DOHATSU BIHOTZ GARBIAK (Bened 685)

R/. Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.

1.-Dohatsu bihotz barnez pobreak:
haiena baita zeruetako erreinua.
Dohatsu otzan eta eztiak:
agindutako lurraz baitira jabetuko.

2.-Dohatsu negarretan direnak:
gozotasuna izango dute Jaunagandik.
Dohatsu zuzen gose direnak:
horien goseak bere asea izango du. R/.

3.-Dohatsu zintzo bizi direnak:
haiek baitute barne zoria gozatuko.
Dohatsu lagun hurko direnak:
atsegin handiz beti biziko direlako.

4.-Dohatsu / errukior / direnak:
ziur baitute / lortuko haiek / errukia.
Dohatsu / garbi diren / bihotzak:
haiek baitute /Jaun zerukoa / ikusiko.- R/.

5.-Dohatsu /bakezale / direnak:
beren izena / izango dute / Jainko seme.
Dohatsu / zapalduak / direnak:
haiena baita / zeruetako / Erreinua.

6.-Alaitu / eta poztu / zaitezte:
ederra baita / zuen saria / zeruetan.- R/.

AZKENA

Zeru-lurren Erregina:
Aleluia! Aleluia!
Piztu zaigu Jesus Jauna:
Aleluia!

Zuregandik sortu dena:
Aleluia!
Hilobitik zutitu da:
Aleluia!

Zeru-lurren Erregina:
Aleluia! Aleluia!
Piztu zaigu Jesus Jauna:
Aleluia!

Otoitzazu seme jauna:
Aleluia!
Gugan dadin bizi barna:
Aleluia!