ASKI DA!
ABESLARI ETA ZORO
Espirituak zoro gaitu bihurtuko.
Eta zorotasunak abeslariak ditu eragingo.
Eta mundua dute beteko.
Eta ordenu finkoaren aurka dute oihu egingo,
eta kalkuluen aurka,
eta neurrien aurka,
eta kontuak azken zentimoraino egiten dituztenen aurka.
Abeslariak beste aire bat diote ezarriko munduari,
beste kolore bat,
beste bizitasun bat.
Hilko dute seriotasun puritanoaren herioa,
baita kapitalaren zorroztasun esklabo zalea ere.
Ez dira zoro izateaz lotsa izango.
Jesusen aire freskoa digute ekarriko.
Non da zororik? (Patxi Loidi)