Pazkoaldiko 3. igandea A ABESTIAK 2017-04-30

SARRERA PIZTU DA KRISTO (Pazko) (Bened 383)

R/. Piztu da Kristo, aleluia!
Guregan dago, aleluia!

1.-Jainkoak baitu
gaur Kristo piztu, aleluia,
bere indarrez
piztuko gaitu, aleluia, aleluia. R/.

2.-Gure gorputza
baitu egoitza, aleluia!
Orain berekin
gaitu bat egin, aleluia, aleluia! R/.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire Jaungoiko
eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jainkoa baita nire indarra
(e)ta kemena;
bera, salbatu ninduena.

AINTZA

Gloria, gloria in excelsis Deo (bis).
1.-Eta bakea lurrean,
/ haren gogoko gizonei.
/ Hain handi ta eder zaitugulako,
/ gora zu,
/ bedeinkatua zu.
/Gorespen zuri,
/ ahuspez agur,
/ eskerrak zuri.
/ Jainko Jauna,
/ zeruko errege,
/ Jaungoiko Aita,
/ ahalguztiduna.-R/

2.-Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo,
/ Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots,
/ Aitaren Seme.
/ Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
/ erruki, Jauna.
/ Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
/ entzun gure deia.
Aitaren eskuinaldean jarririk zaude zu,
/ erruki, Jauna.-R/

3.-Zu bakarrik santua.
/ Zu bakarrik Jauna.
/ Zu bakarrik goi-goikoa,
/ Jesu Kristo,
/ Espiritu Santuarekin,
/ Jainko Aitaren argitan./ Amen.-R/

EDO

Aintza zeruan, aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Zu zaitut, Jauna,
ondasuna.

Zaindu nazazu, Jauna/,
babes bila bainator zugana.
Honela diotsot Jaunari: “Zu zaitut neure jabe”.
Jauna da nire ondare eta edontzia;
Zuk daukazu eskuetan nire zoria.

Zu zaitut, Jauna,
ondasuna.

ALELUIA

Aleluia aleluia aleluia aleluia!!

Jesus Jauna, agertu guri Liburu Santuak;
sutu gure bihotza,
hitz egiten diguzunean.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
handitu Zuk nire sinesmena.

SANTU

“Hosanna hosanna,
zeru goienetan” (2).

Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna,
zeru goienetan.
Hosanna, hosanna,
zeru goienetan.
Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena.
“Hosanna hosanna,
zeru goienetan” (2).

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik

JAUNARTZEA

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa
jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean zati asko,
bihotzez bat, Espiritua
bat eman digu Jainkoak.
Hargatik, gora diogu…

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa
jaunen Jauna, guztien Aita.

Erakusten du
hau dela gure bidea.
Egin dezagun batasun eta pakea
Hargatik, gora diogu…

AZKENA

Zeru-lurren Erregina:
Aleluia! Aleluia!
Piztu zaigu Jesus Jauna:
Aleluia!

Zuregandik sortu dena:
Aleluia!
Hilobitik zutitu da:
Aleluia!

Zeru-lurren Erregina:
Aleluia! Aleluia!
Piztu zaigu Jesus Jauna:
Aleluia!