Pazkoaldiko 2. igandea B ABESTIAK 2015-04-12

SARRERA Hau da eguna Jaunarena (Gora Jainkoa-2,38. or.)

R/.- Hau da eguna,
Jaunarena:
Gaur piztu da-eta
Jesus Jauna.
Piztu ta kanta:
“Ona Jauna!,
Zer zoriona!
Zer eguna!”

Zatozte, kanta
Jainkoari,
osasun dugun Harkaitzari.-R/.

Goazen eskerrak
ematera,
soinu ta kantuz goratzera.-R/.

BATAIOA BERRITZEA Hartuko dugu ura pozik (Isaias 12,2.4.4bcd-6) (Jaunaren Deia Meza Abestiak 55. or.)

R/. Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

1.-Jauna da nire /Jaungoiko eta / salbatzaile,
Lasai nago ni, / beldur gabe. -R/.

2.-Jainkoa baita / nire indarra / (e)ta kemena;
bera, salbatu / ninduena.- R/.-

3.-Zuek duzue / hartu ta+edango/ ura pozik,
osasunaren / iturritik.- R/.

4.-Eskerrak eta / gorazarre+eman / Jainkoari,
dei egin haren / izenari.- R/.

5.-Herriei haren / egin bikainak / ezaguazi,
zabaldu haren / izen handi.- R/.

6.-Kanta Jaunari / ospetsu baita / egitetan,
jakin bezate / lur-mugetan.- R/.

7.-Deiadar pozez / Siongo denok: / Zure+erdian
dago+Israelgo / santu+handia.- R/.

AINTZA

Aintza zeruan, aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA Mintzo eta kantu B Pazkoaldia 2015, 5/63

R/.- Eskerrak Jaunari
haren maitasuna
betikoa baita.

Jaunaren eskuinak nau altxatu,
Jaunaren eskuina bizkor da jokatu.
Hil ez, baina bizi naiz egingo,
Jaunaren eginak nik oihu egingo.
Zigortu nau Jaunak, zigortu,
baina ez nau heriotzaratu.- R/.-

ALELUIA Mintzo eta kantu B Pazkoaldia 2015, 5/64

Aleluia, aleluia, aleluia.

Ikusi nauzulako sinetsi al duzu?,
dio Jaunak;
zorionekoak, ikusi gabe sinesten dutenak.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Santu, santu, santua Aita,
santua Espiritua,
santua ere Jainko Semea,
Jesus Belenen sortua.
Zeru ta lurrak zure distiraz
ondo daude argituak,
“Hosanna Zuri zeru goietan,
hosanna ta gorespena,
bedeinkatua orain ta beti
guregana datorrena”. (2)

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA Piztu da Kristo, aleluia (Bened. 383) (Gora Jainkoa-2, 41)

Jainkoak baitu
gaur Kristo piztu, aleluia!
Bere indarrez
piztuko gaitu, aleluia, aleluia!

R/. Piztu da Kristo, aleluia.
Gu baitan dago, aleluia!

Gure gorputza
baitu egoitza, aleluia!
Orain berekin
gaitu bat egin, aleluia, aleluia!

R/. Piztu da Kristo, aleluia.
Gu baitan dago, aleluia!

Gorputza dugu
Kristoren zati, aleluia!
Erosi gaitu
zinez garesti, aleluia, aleluia.-

R/. Piztu da Kristo, aleluia.
Gu baitan dago, aleluia!

Jaunari kanta:
Goresmen eman, aleluia!
Bai bihotz eta
bai gorputzean, aleluia, aleluia!

R/. Piztu da Kristo, aleluia.
Gu baitan dago, aleluia!

AZKENA

Zeru-lurren Erregina:
Aleluia! Aleluia!
Piztu zaigu Jesus Jauna:
Aleluia!

Zuregandik sortu dena:
Aleluia!
Hilobitik zutitu da:
Aleluia!

Zeru-lurren Erregina:
Aleluia! Aleluia!
Piztu zaigu Jesus Jauna:
Aleluia!