Pazkoaldia A urtea 2020-04-19
Geure begiak baikor egin esperantza berreskuratzeko
Nola berreskuratu esperantza? Laguntzen ahal zaio pertsona bati esperantza berreskuratzen? Zer eta zein izan daiteke laguntza du? Zein bide hartzen ahal dugu konpromisoa hartua dugunok Jesusen Berri Ona hots egin eta kutsatzeko?
Esperantzarik gabeko pertsona, bere problema (dena delakoa) gauza ezkor bailitzan ari ohi da bizitzen. Okerrena, ordea, beste hau dateke: problema horretatik abiatuz, beraren esperientzia ezkor hori hedatuz joatea apurka-apurka, olio-txorrota bat bezala, beraren bizitzako beste alde guztietara. Jadanik ez da ezkor izango beraren problema jakin horretaz, baizik eta pertsona osoa joango da ezkor bilakatzen, gauza guztiak beltz ikusten. Problema jakin horrek bizitza guztia hartuko dio. Zeren beharra du pertsona horrek?
Era soilean esan genezake, beragan kanbio bat gerta dadin beharra duela delako pertsona horrek: bere bizitza guztia problema horren baitan utzi eta jarri gabe, problema jakin hori du ikusi beharra bere bizitza osoa kontuan hartuz. Kontua ez da problema jakin horri garrantzia kentzea, baizik bere bizitza osoan dagokion txokoan ipintzea, dudarik gabe izango baititu beste esperientzia batzuk ere: baikorrak, harremanei dagozkienak…
Gehiago eta bizikiago eman behar diogu norberagan, gertaeretan eta problemetan izan ohi diren alde baikorrei erreparatzeari. Guztioi gertatzen zaigu errazago alde ezkurrak ikustea. Alde baikorrak hautemateak eta sumatzeak ahalegin eta arreta handiagoak eskatzen ditu. Ebanjelizatzaileok beharrezkoa dugu geure begiak, geure belarriak, etsirik bizi den jendearekiko geure harremanak askoz baikorrago bihurtzea.
JoseAntonio Pagola
Nueva etapa evangelizadora
4. Caminos de evangelización