Victimae Paschali laudes
Pazkotako Bildotsari
kantuz has, fededunak;
Ardientzat bildotsa,
bekatorentzat Kristo
hil da gu baketuz Aitarekin.
Hiltze ta biziaren
gudu miresgarria :
bizien Nausia hilik, bizi.
Errazu, Maria,
non zer duzun ikusi.
Piztu denaren hobia,
eta piztu Kristoren loria.
Aingeruak eta
hil-oihalak lekuko.
Piztu da Kristo, pitz gaiten :
Galilean zuen beha (zain) dago.
Zinez Kristo piztu zaiku,
hiletarik piztu :
nausitu Errege, guri barka !
Amen. Alleluia.