MEZA JAUNAREN AURKEZPENA (2020-02-02)
SARRERA
Goazen elkarturik,
piztuta fedea
Argitan zabalik
maitasun bidea
Entzun dezagun apaltasunez,
entzun dezagun Jaunaren Hitza,
bere Hitzetan, gure egia,
gure indarra, gure bizitza.
BEDEINKAZIOA
Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.
Jauna da nire Jaungoiko
eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe. R/.
Eskerrak eta / gorazarre+eman / Jainkoari,
dei egin haren / izenari.- R/.
GLORIA
Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.
Salmoa Jauna da gure Salbatzailea (Ateburuak) (Mintzo-Urteko 2014 3/25)
Jauna da gure salbatzailea
gure indarra eta bakea.
Ateburuak, gora zaitezte,
aspaldiko ateak, luza zaitezte
Errege ospetsua sar dadin.
Nor da Errege ospetsu hori?
Jaun indartsu eta ahaltsua,
guduan Jaun ahaltsua.
Jauna da gure salbatzailea
Gure indarra eta bakea.
Aleluia Atzerriak argitzeko argia (Mintzo-Urteko 2014 3/26)
Aleluia aleluia aleluia
Atzerriak argitzeko argia,
Eta zure herri Israelen edergarria.
Aleluia aleluia aleluia.
SANTU (Lourdes)
Santu, santu, santua, Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua, Jainko Jauna.
Bedeinkatua Jaunagandik datorrena.
Santu, santu, santua, Jainko Jauna.
JAUNARTZEA DOHATSU BIHOTZ GARBIAK Jaunartze (Bened 685)
R/. Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.
1.-Dohatsu bihotz barnez pobreak:
haiena baita zeruetako erreinua.
Dohatsu otzan eta eztiak:
agindutako lurraz baitira jabetuko. R/.
2.-Dohatsu negarretan direnak:
gozotasuna izango dute Jaunagandik.
Dohatsu zuzen gose direnak:
horien goseak bere asea izango du. R/.
3.-Dohatsu / errukior / direnak:
ziur baitute / lortuko haiek / errukia.
Dohatsu / garbi diren / bihotzak:
haiek baitute /Jaun zerukoa / ikusiko.- R/.
AZKENA Andre Maria Zeru eta munduak (Bened 572)
Zeru eta munduak
zurekin pozturik
Kanta-kantari daude
bihotzak suturik
R/.- Agur, agur, agur Maria,
Agur, agur, guztiz garbia.
Maria, sortu zinen
errugabekoa
santutasun guztiaz
apaindutakoa. R/.