Ostegun santua C ABESTIAK 2019-04-18
SARRERA
Zein gozo (e)ta eder den / anaiok elkartu
eta denok batera / Jainkoa goratu.
Gora bihotzak eta / guztiok egin kantu
Jainkoak bere eskuz / salbatuko gaitu.
AINTZA
GLORIA GLORIA IN EXCELSIS DEO Lourdes (Gora Jainkoa-7,20)
R/.-Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
1.-Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora zu,
bedeinkatua zu.
Gorespen zuri,
ahuspez agur,
eskerrak zuri.
Jainko Jauna, / zeruko Errege
Jaungoiko Aita
guztialduna. R/.
2.-Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko Jauna, Jainkoaren bildots,
Aitaren seme
zuk kentzen duzu munduko bekatua,
erruki, Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
entzun gure deia.
Aitaren eskuinaldean jarririk zaude Zu,
erruki, Jauna. R/.
3.-Zu bakarrik, [-1] Santua.
Zu bakarrik [-1] Jauna.
Zu bakarrik Goi-goikoa, Jesu Kristo,
Espiritu Santuarekin,
Jainko Aitaren argitan. Amen. R/.
SALMOA
Zure kalizak / bat gaitu egin / Jesu Kristoren / odolarekin.
Zer bihurtuko / nik Jaunari, / hainbeste baitik / eman niri?
Kaliz santua / dut hartuko / Jaunari diot / gaur deituko.-R/.
EBANJELIO AURREKOA
Jesu Kristo, guri mintza, / argi gure bihotza.
“Agindu berri bat ematen dizuet -dio Jaunak-: /
maita ezazue elkar, /
nik zuek maite zaituztedan bezala”.
OINAK GARBITZEAN
Dohatsu bihotz garbiak, / ikusiko baitute Jainkoa.
–Dohatsu bihotz barnez pobreak: / haiena baita zeruetako erreinua.
–Dohatsu otzan eta eztiak: / agindutako lurraz baitira jabetuko.
Dohatsu bihotz garbiak, / ikusiko baitute Jainkoa.
–Dohatsu negarretan direnak: / gozotasuna izango dute
Jaunagandik.
–Dohatsu zuzen-gose direnak: / horien goseak bere asea izango du.
SANTU
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan (bis).
Santu, santu, santua, / diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan (bis)
Bedeinkatua Jaunaren / izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan (bis)
BAKEA EMATEAN
Maitasuna bakearekin batera / eskaintzeko nator esku ematera.
Elkarturik gaudenean / Jaunaren aurrean; / berdin izan behar dugu kalean.
JAUNARTZEA
Jauna, gure Jainkoa, bedeinkatua zu. / zeru-lurren egile, bedeinkatua zu.
Guztion salbatzaile, bedeinkatua zu. /Gure jabe zara-ta bedeinkatua zu.
Jesus, Jainko Semea, bedeinkatua zu. / Guregatik hil zara, bedeinkatua zu.
Aitak piztu zaitu-ta, bedeinkatua zu. / Gure artean zaude, bedeinkatua zu.
Espiritu Santua, bedeinkatua zu. / Bizian bizigarri, bedeinkatua zu.
Poz-emaile bikaina, bedeinkatua zu. / Malkoetan pozgarri, bedeinkatua zu.
JAUNA SAGRARIORA
Gertaera harrigarri bat / ospatzen dugu egun,
Jainkoak sabel garbian / haragi hartu baitzun,
ogi-ardo gorputz-odol / gugatik egin zitun.
Oi gauza zinez harrigarri, / Sineskai txit handia!
Aldarean dago Jesus, / guretzat janaria:
Oi, nolako mesedea! / Oi, guri egin zoria!
Aipu, omen, edertasun / Aitari, Semeari;
Indar, dedu ta gorespen / Biengandik denari
Hasieran, orain ere / Egun eta eguzki. Amen.