Meza Ostegun Santua A ohar eusk-erd 2018-03-29

SARRERA

Anai-arrebak! Pazko-hirurren santua hastera goaz. Jesusen nekaldi, heriotza eta piztuerarekin batean, geure nekaldia, heriotza eta piztuera ospatuko eta biziko ditugu egun hauetan.
Gaurko honetan, hiru misterio hauek biziko ditugu modu berezian: Jesusek ikasleei oinak garbitu izana, guk berarekin bat egiteko Jesusek bere gorputz-odolak utzi izana, Jesusek bere heriotzan eta piztueran murgildu gaituen kristau guztiok apaiz egin izana.
Lehenik, Joanen gaurko ebanjelioan datorrenez, Jesusek ikasleei oinak garbitu: garai hartan esklaboen egitekoa zen hori: Jesusek Azken Afarian ikasleei oinak garbitu. Jesus ez da etorri mundura nagusi izateko eta agintzeko; baizik zerbitzari izateko etorri da. Hori adierazi nahi du oinak garbitze horrek.
Bigarren, Paulok gaurko bigarren irakurgaian adierazten digunez, Jesusek bere gorputz-odolak eskaini dizkigu. Jesusek berak argitu digu zer esan nahi duen horrekin: zuen arbasoek basamortuan mana jan zuten eta hil egin ziren; nire gorputz-odolak jan eta edango dituena ez da hilko. Ni neu naiz ogi bizia, zerutik jaitsia; norbaitek ogi hau jaten badu, betiko biziko da.
Hirugarren, Bataioan guztiok egin gaitu apaiz eta profeta: guztiok egin gaitu apaiz eta profeta, Jesusen heriotzaren eta piztueraren berri gizon-emakume guztiei emateko. Benetan, zeregin handia gurea!

ENTRADA

Juan en el evangelio nos dice:
Primeramente, que Jesús se abaja para servir a sus discípulos; Jesús lava los pies a los discípulos, para señalar que no ha venido a dominar, sino a servir. Por eso, hoy es el Día del Amor Fraterno, de la Eucaristía, del servicio; son tres dimensiones inseparables de una misma realidad de Amor. Si decimos que amamos a las personas y a Dios, eso tiene que “notarse”. Por eso, decimos: “obras son amores y no buenas razones”. Es preciso que los demás se sientan queridos y respetados de verdad. Que en las pequeñas cosas de cada día sepamos crear y llevar el amor.
Por otra parte, se nos da como comida y bebida; para que tengamos verdadera vida; quien coma de este pan y beba de este vino, tendrá auténtica vida.
En tercer lugar, por el Bautismo, a todos nos ha hecho sacerdotes y profetas; para que llevemos al mundo entero la buena noticia de la resurrección a través de la peregrinación en este mundo.

PRIMERA LECTURA de la Primera Carta a los Corintios (1 Cor 11,23-26)

Pablo narra lo que ha recibido, y que él y cada uno de nosotros tenemos que comunicar a los demás; dice Pablo: Jesús, antes de ser entregado, reunido en la Cena con sus discípulos, tomó pan y vino, dio gracias a Dios Padre, pronunció la bendición, y nos los dio como Cuerpo suyo y como Sangre suya. Cada vez que celebramos la Eucaristía, Jesús se hace presente entre nosotros de una manera muy especial, como entregado para ser nuestra fuerza. Recalquemos: nos unimos a Cristo. Este comer y este beber, más que ninguna otra cosa, nos señalan esa unión íntima y misteriosa con Jesús.

Lehen irakurgaia, Paulok Korintoarrei egindako lehen gutunetik (1 K 11,23-26)

Tradizio bat hartu du Paulok. Eta tradizio horren berri eman beharra sentitu du. Hauxe da tradizioa: Jesusek, bere burua gurutzerako eman aurretik eta ikasleekin elkarturik, ogia eta ardoa hartu zituen, Jainko Aitari eskerrak eman zizkion, bedeinkatu zituen ogia eta ardoa, eta bere Gorputz eta Odoltzat eman zizkigun. Eukaristia ospatzen dugun bakoitzean, gure arteko bihurtzen da Jesus modu berezi-berezian, bere burua eskaini duen bat bezala gure indar izateko. Azpimarra dezagun: gurekin bat egiten du Kristok edota guk Kristorekin bat egiten dugu. Jan-edate honek, beste ezer baino gehiago, Jesusekin bat egite hori adierazten du, bat egite misteriotsua baina egiazkoa.

EBANJELIOA SAN JOANEN LIBURUTIK (Jn 13,1-15)

Jesusek ez zuen ospatu juduen Pazko-afaria; bere Azken Afaria antolatu zuen. Jesusen Pazko-afaria izan zen; juduen errituak ez ziren orduz gero ezertako: Jesus bera zen bildotsa, Jainkoari eskainitako bildotsa gizadiaren osasunerako. Bazekien laster hilko zutela, eta agur-afaria eskaini zien ikasleei.
Besteak beste, juduen pazko-afarian egiten ez zen gauza berezi bat egin zuen, esanahi berezia duen gauza bat: zutik jarri, gain-jantzia erantzi, eta ikasleei oinak garbitu. Ezin ulertu dute hori ikasleek. Eginkizun hori esklaboen egitekoa izaten zen. Edota etxekoandrearen eta honen alaben egitekoa. Jesusen Azken Afari honetan, berriz, Maisua eta Jauna den Jesus bera hasi da esklaboen lana egiten. Horixe da Jesusek eman digun ikasbide handia. Bata bestearen zerbitzari izan behar dugula.
Ebanjelioa ez da sentimendu hutsa. Ez da hitz-jario hutsa. Bada euskaraz esaera zahar bat: Gaixo denari, errukia agertzea baino hobe, laguntza ematea. Gaixoari bezala, gose denari, kartzelan denari, biluzik denari…

OINAK GARBITZEAN OHARPENA

Norbaiti oinak garbitzea gauza umiliagarritzat zuten antzina hartan. Gaur ere bai. Horregatik, Pedrok Jesusi ez zion utzi nahi berari oinak garbitzen. Pedrok ez zuen ulertu Jesusek zer agertu nahi zien keinu harekin. Imajinatzen al duzue gure Lehendakaria Lazkaoko Zaharren Egoitzako gaixo batzuei oinak garbitzen? Ba, Jesusek gauza handiagoa egin zuen. Bera heriotzara salduko zuenari ere, Judasi alegia, oinak garbitu zizkion. Sentimenduaren aldetik harturik, bai maitasun handia agertu ziola Jesusek Judasi, bai orduan, bai Getsemanin esan zionean: «Musu batekin saldu behar al nauzu?» Baina sentimenduzko ikuspegi horretatik aparte, beste hau da Jesusek adierazi nahi diena eta diguna: zerbitzari izatera etorri dela bera, eta beste horrenbeste egin behar dutela eta dugula jarraitzaileek.

MONICIÓN AL LAVATORIO DE LOS PIES

Hemos escuchado en el Evangelio de Juan que Jesús realizó el gesto de lavar los pies de sus discípulos; siendo Dios, se rebajó de su rango y se hizo esclavo, se entregó al servicio y a la Cruz. Ahora nosotros vamos a recordar aquellos mismos gestos, con gran respeto, para damos cuenta de hasta dónde llega el Amor de Dios.
Nos ponemos de pie, para significar que todos nosotros queremos vivir y recorrer el camino del servicio que nos enseña Jesús. Y con este pequeño rito de lavar los pies a unos hermanos nuestros, queremos dar a entender que Jesús sigue sirviendo a la humanidad, a través de sus seguidores.

HERRIAREN ESKARIAK // ORACIÓN DE LOS FIELES

1.-Por la Iglesia: para que fije los ojos en Jesús; para que alejándose de todo poder humano, sirva a los más pobres, a quienes más sufren en la sociedad. Roguemos al Señor.

2.-Apaiz ordenatuen alde: esperantza handiz eta alai biziz, bataioaren bidez, apaiz diren beste kristau guztientzat, fedearen eta esperantzaren testigu argi eta leial izan daitezen. Eska diezaiogun Jaunari.

3.-Por quienes rigen el destino de los pueblos y de las naciones: para que busquen un desarrollo solidario y una justicia social, que favorezca la vida digna de los más apartados de la sociedad. Roguemos al Señor.

4.-Lazkaoko kristau-elkartearen alde: zerbitzari, apal eta gainerakoei emana izanik, Jesus gure egiazko Jauna eta askatzailea eta zerbitzaria dela ager dezan. Eska diezaiogun Jaunari.