Ostegun santua B ABESTIAK 2018-03-29
SARRERA
Zein gozo (e)ta eder den / anaiok elkartu
eta denok batera / Jainkoa goratu.
Gora bihotzak eta / guztiok egin kantu
Jainkoak bere eskuz / salbatuko gaitu.
AINTZA Aintza zeruetan Jaungoikoari (Peñagarikano) (Bened 88)
(APAIZAK) Aintza zeruetan Jaungoikoari.
Aintza zuri, Jauna, / ta eskerrak zuri.
Eta bakea lurrean haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen zuri, ahuzpez agur, eskerrak zuri.
Aintza zuri, Jauna, / ta eskerrak zuri.
Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna.
Jauna Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko Jauna Jainkoaren Bildots,
Aitaren Seme.
Aintza zuri, Jauna, / ta eskerrak zuri.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
Erruki, Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua:
Entzun gure deia.
Aitaren eskuin-aldean jarririk zaude Zu:
Erruki, Jauna.
Aintza zuri, Jauna, / ta eskerrak zuri.
Zu bakarrik Santua, Zu bakarrik Jauna,
Zu bakarrik goi-goikoa Jesu Kristo,
Espiritu Santuarekin
Jainko Aitaren argitan. Amen.
Aintza zuri, Jauna, / ta eskerrak zuri.
SALMOA
Zure kalizak / bat gaitu egin / Jesu Kristoren / odolarekin.
Zer bihurtuko / nik Jaunari, / hainbeste baitik / eman niri?
Kaliz santua / dut hartuko / Jaunari diot / gaur deituko.-R/.
EBANJELIO AURREKOA
Jesu Kristo, guri mintza, / argi gure bihotza.
“Agindu berri bat ematen dizuet -dio Jaunak-: /
maita ezazue elkar, /
nik zuek maite zaituztedan bezala”.
OINAK GARBITZEN
1.-Elkar maita dezagun, / egigun otoitz.
Agindu berri bat ematen dizuet,
elkar maita dezazuela,
Nik maite izan zaituztedan bezala, dio Jaunak.-R/.
2.-Dohatsu bihotz garbiak, / ikusiko baitute Jainkoa.
–Dohatsu bihotz barnez pobreak: / haiena baita zeruetako erreinua.
–Dohatsu otzan eta eztiak: / agindutako lurraz baitira jabetuko.
Dohatsu bihotz garbiak, / ikusiko baitute Jainkoa.
–Dohatsu negarretan direnak: / gozotasuna izango dute
Jaunagandik.
–Dohatsu zuzen gose direnak: / horien goseak bere asea izango du.
SANTU
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan (bis).
Santu, santu, santua, / diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan (bis)
Bedeinkatua Jaunaren / izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan (bis)
BAKEAN EMATEAN
Maitasuna bakearekin batera / eskaintzeko nator esku ematera.
Elkarturik gaudenean / Jaunaren aurrean; / berdin izan behar dugu kalean.
JAUNARTZEA
Jauna, gure Jainkoa, bedeinkatua zu. / zeru-lurren egile, bedeinkatua zu.
Guztion salbatzaile, bedeinkatua zu. /Gure jabe zara-ta bedeinkatua zu.
Jesus, Jainko Semea, bedeinkatua zu. / Guregatik hil zara, bedeinkatua zu.
Aitak piztu zaitu-ta, bedeinkatua zu. / Gure artean zaude, bedeinkatua zu.
Espiritu Santua, bedeinkatua zu. / Bizian bizigarri, bedeinkatua zu.
Poz-emaile bikaina, bedeinkatua zu. / Malkoetan pozgarri, bedeinkatua zu.
JAUNA SAGRARIORA
Gertaera harrigarri bat / ospatzen dugu egun,
Jainkoak sabel garbian / haragi hartu baitzun,
ogi-ardo gorputz-odol / gugatik egin zitun.
Oi gauza zinez harrigarri, / Sineskai txit handia!
Aldarean dago Jesus, / guretzat janaria:
Oi, nolako mesedea! / Oi, guri egin zoria!
Aipu, omen, edertasun / Aitari, Semeari;
Indar, dedu ta gorespen / Biengandik denari
Hasieran, orain ere / Egun eta eguzki. Amen.