Urteko 34. igandea A ABESTIAK Kristo Errege 2014-11-23
SARRERA
Jainko gizon eginari
agur, ospe, onespena;
Jesu Kristo Erregeri,
esker otoitz, maitasuna.
Mundu guztiak bete dezala
Jesu Kristoren legea,
mundu guztira heldu dadila,
har(e)k dakarren Argia.
AINTZA
Antza zeruetan Jaungoikoari.
Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri
Eta bakea lurrean
Haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora zu, bedeinkatua, zu,
gorespen zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.- R/.
Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme bakar, Jesukristo,
Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots,
Aitaren Seme.-R/.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
erruki, Jauna,
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
entzun gure deia,
Aitaren eskuin aldean
jarririk zaude zu, Erruki Jauna.-R/.
Zu bakarrik Santua,
zu bakarrik Jauna,
zu bakarrik goi-goikoa
Jesukristo,
Espiritu Santuarekin
Jainko Aitaren argitan. Amen.- R/.
SALMOA
Jauna dut artzain,
ez naiz ezeren
beharrean.
Jauna dut artzain,
ez naiz ezeren beharrean:
larre gurietan etzanarazten nau.
Atsedenezko iturrira narama,
eta birbizten dit barnea.
Banarama bidezidor zuzenetatik,
bere izenagatik.- R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Bedeinkatua,
Jaunaren izenean datorrena!
Bedeinkatua,
gure aita Davidengandik
datorren erreinua!
Aleluia, aleluia, aleluia.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten dut.
SANTU
Santu, Santu, Santua,
diren guztien Jainko Jauna,
zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Hosanna, zeru goienetan!
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, zeru goienetan!
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
Azken afari ezkeroz, Jauna,
gure janari Zu zera.
Agindu gozoz lotu gintuzun
Zure gorputza hartzera.
Ogia bide gera iristen
gure gorputzak lotzera,
zuhaitz gerria adarrarekin
bat egiten den antzera.
Batasun honek eskatutzen du
arimak ere bat egin;
buru-bihotzez bizi gaitezen
bat eginikan zurekin.
Zaren osoa eskaintzen zara,
izanez gure atsegin.
Zuk jarritako maite-legean
ez genuke nahi huts egin.
AZKENA
Kristo gure Errege adora dezagun,
zeru-lurren jabe aitortu dezagun.
Fede bizi baten denok ernai,
zureak gara gu, o Jesus bai,
zureak gara gu , o Jesus bai,
ez beste jaberik, ez dugu nahi.- R/.