Urteko 33. igandea A ABESTIAK (2014-11-16)

SARRERA (Bened 390)

Zeru-lurren egile zeran
Espiritu Santua:
zatoz eta bete bihotzak,
“piztu gugan maite-sua” (2)

Behartsuen Aita zaitugu,
lanpean atsedena.
Nahigabean gure barrengo
poza sortutzen duena” (2)

AINTZA

“HOSANNA, HOSANNA,
ZERU GOIENETAN” (2)

Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena

“HOSANNA, HOSANNA,
ZERU GOIENETAN” (2)

SALMOA (Mintzo eta Kantu 2014 11/36)

Bai dohatsu,
gau ta+egun
Jaunaren legea
hausnartzen duena.

Dohatsu, Jaunaren beldur dena,
haren bideetan dabilena!
Zure eskuen lana baituzu jango,
zoriontsu izango zara
eta ongi zaizu joango.

Bai dohatsu,
gau ta+egun
Jaunaren legea
hausnartzen duena.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia!

Zaudete nigan eta ni zuengan,
dio Jaunak;
nigan dagoenak
fruitu asko ematen du.

Aleluia, aleluia, aleluia!

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena,
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Sinesten dut, Jauna, sinesten dut!
Bihotz barrenean gorderik zaitut;
nahigabean ere hauxe esango dizut:
Sinesten dut, Jauna, sinesten dut.

Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!
Zugan usten du(e)nik uzten ez duzu.
Poz (e)ta atsekabean dei egingo dizut:
Itxaro dut, Jauna, itxaro dut.

Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!
Naizen oso-osoa zuri damaizut;
zurekin zerura bizitzea nahi dut:
Maite zaitut, Jauna, maite zaitut.

AZKENA

Zeru eta munduak
zurekin pozturik
Kanta-kantari daude
bihotzak suturik

Agur, agur, agur Maria,
Agur, agur, guztiz garbia.