Urteko 30. igandea A ABESTIAK 2014-10-26
SARRERA (Elkar maita) (Bened 295)
Elkar maita
dezagula,
zuk maitatu bezala.
Agindu berri bat ematen dizuet:
elkar maita dezazuela,
nik maite izan zaituztedan
bezala, dio Jaunak.
Elkar maita
dezagula,
zuk maitatu bezala.
AINTZA
“AINTZA, AINTZA, ALELUIA” (3)
ABESTU JAUNARI
Ekar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza.
Jainko berak eman digun maitasunaren Hitza
betetzen gabiltza.
“AINTZA, AINTZA, ALELUIA” (3)
ABESTU JAUNARI
SALMOA Erruki hutsa dugu Jauna (Sal 17: Maite zaitut Jauna) (Mintzo eta Kantu 2014 10/49)
R/.-Erruki hutsa dugu Jauna,
errukia ta maitasuna.
Maite zaitut, Jauna, nire indar,
Jauna, nire harkaitz, gaztelu eta salbatzaile.
Zugana biltzen naiz, harkaitz zaitudan Jainko,
nire babes, salbamen-indar, nire gordeleku.-R/.
ALELUIA Ni maite nauenak (Mintzo eta Kantu 2014 10/50)
R/. Aleluia, aleluia, aleluia.
Ni maite nauenak beteko du nire hitza
−dio Jaunak−;
nire Aitak maiteko du
eta harengana etorriko gara. R/.
KREDOA
Sinesten dut Jainko Aita ahalguztidun
zeru-lurren egilea.
Sinesten dut Haren Seme bakar
Jesu Kristo gure Jauna,
Espiritu Santuaren egitez sortua
eta Andre Maria Birjinagandik jaio zena;
Pontzio Pilatoren menpean nekaldua,
gurutzean iltzatua,
hila eta hobiratua izan zena;
infernuetara jaitsi eta hirugarren egunean
hilen artetik piztu zena;
zeruetara igo eta
Jainko Aita ahalguztidunaren
eskuin aldean jarririk dagoena;
handik biziak eta hilak epaitzera etorriko dena.
Sinesten dut Espiritu Santua,
Eliza santu katolikoa,
santuen elkartasuna,
bekatuen barkamena,
haragiaren piztuera eta betiko bizitza. Amen
SANTU
Santu, Santu, Santua,
diren guztien Jainko Jauna
HOSANNA, HOSANNA,
HOSANNA ZERU GOIENETAN
Bedeinkatua Jaunaren
izenean datorrena.
HOSANNA, HOSANNA,
HOSANNA ZERU GOIENETAN
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA Zu zara Jainko salbatzaile(Eskerrak zuri Jauna) (OLD 456. or.) (Jaunartzea)
Zu zara Jainko salbatzailea,
argi dagigun argia;
gure oinarri zaren harkaitza
aterpe babesgarria.
R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.
Pozik gabilzke ur ateratzen
biziaren iturritik.
horrek indarrak baitu gizona
berpizten hilen artetik.
R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.
Orduan dugu denok esango:
«Jo Jaunari kantu hotsa!
Handia baitu bere izena,
neurrigabekoa bihotza»,
R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.
Gorets beza lur osoak Jauna,
kanta harek egin Lana.
Bai harrigarri dela herrian
salbatzaile dugun Jauna. R/.
R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.
AZKENA Ama maite Maria,(Bened 541)
R/.-Ama maite Maria, (Bened 541)
egiguzu lagun
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun.
Zu Jaunaren Ama ta
gure Ama ona,
entzun Elizarekin
eskatzen duguna:
eman zure fruitua,
gure Osasuna,
isur zure Semea,
Jaun errukiduna,
Bera bakarrik data
salbatzaile Jauna.R/.-