Abendualdiko 2. igandea B ABESTIAK 2014-12-07
SARRERA
Alaitasuna lurrean:
badator egunsentia.
Alaitasuna lurrean:
gu salbatzera dator Jainkoa
Jainko zuzen, zintzo,
gutaz, arren, erruki:
agindu zenu(e)n Salbatzailea,
zure seme-alaboi,
arren, bidali.-R/.
SALMOA (Mintzo eta Kantu 2014 B abendualdia 1/35)
Jauna, zure onginahia
erakuts iezaguzu,
zure salbamena
emaguzu.
Entzungo dut Jaunak dioen Hitza:
“Bakezkoa da Jainkoaren Hitza”.
Hurbil zaie haren beldur direnei salbamena:
gure lurrean haren aintza biziko da.- R/.
ALELUIA (Mintzo eta Kantu 2014 Abendualdia 1/36)
Aleluia, aleluia, aleluia.
Urra ezazue bidea Jaunarentzat,
zuzendu haren bidexkak;
eta ikusiko dute guztiek
Jainkoaren salbamena.-R/.
SINESTEN DUT
Sinesten du,
sinesten du, Jauna,
sinesten du.
SANTU Santu santua santua (Bened 43: ohikoa)
Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna
zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan!
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik
JAUNARTZEA
Kanta zagun guztiok
bihotza betean,
gure Salbatzailea
etorri artean.
Gauaren erdian da
entzun deiadarra:
“Erne egon gaitezen,
badator senarra”.-R/.
Nagusia badator (e)ta,
lapurrak bezala,
Jaunaren zain guztiok
aurkitu gaitzala.-R/.
AZKENA
Zeru eta munduak
zurekin pozturik,
kanta-kantari daude
bihotzak suturik
Agur, agur, agur Maria,
Agur, agur, guztiz garbia.