Abendualdiko 1. igandea B ABESTIAK 83014-11-30)
SARRERA Kanta zagun guztiok ABENDU (Bened 156)
R/. Kanta zagun guztiok
bihotza betean;
gure Salbatzailea
etorri artean.
1.-Gauaren erdian da
entzun deiadarra;
erne egon gaitezen,
badator senarra. R/.
2.-Nausia badator ta
lapurra bezala.
Jaunaren zain guztiok
aurkitu gaitzala. R/.
SALMOA (Mintzo ta Kantu 2014 Abendu 1/25)
R/.-Jauna, zure onginahia
erakuts iezaguzu,
geure salbamena
emaguzu.
Ezagutarazi du Jaunak
beragandiko garaipena,
Agertu du atzerrien aurrean
bere zuzentasuna.
On eta leial izan dela gogoratu du,
Israel etxeari buruz.-R/.
ALELUIA (Mintzo ta kantua Abendu 2014 1/26)
Aleluia, aleluia, aleluia.
Jauna, zure onginahia erakuts iezaguzu,
zeure salbamena emaguzu.- R/.
SANTU SANTUA SANTUA (Bened 43: ohikoa)
Santu, santua, santua,
diren guztien Jainko Jauna
zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan!
GURE AITA ZERUETAN ZARENA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
Sinesteko mirari
hain harrigarria,
ogiaren irudiz
Jesus estalia,
Jesus bera gurtzen dut
aldare gainean
Jesus bera gurtzen dut
egiz jaunartzean.
Nire begiek Jesus
han ez dute ikusten,
orobat zentzumenek
ez dute naba(r)itzen.
Baina zalantza gabe dut
han dela sinesten,
sinesmenaren argiz
hau dut ezagutzen
AZKENA
Zeru eta munduak
zurekin pozturik,
kanta-kantari daude
bihotzak suturik.
Agur, agur, agur Maria,
Agur, agur, guztiz garbia.
Maria, sortu zinen
errugabekoa
santutasun guztiaz
apaindutakoa.
Agur, agur, agur Maria,
Agur, agur, guztiz garbia.