Zatoz zintzoen barnera (Gorazarrea) (Orduen Liturgiako Doinuak 427. or.)
1.Zatoz zintzoen barnera,
Espiritu sorrarazle;
bete graziaz bihotzok,
zu baitzaituzte egile.
2.Poz-emaile deritzozu,
Goiko Jaunaren dohaina,
ur bizi, sugar, maitasun,
eta gantzu zerukoia.
3.Zazpi dohainen isurle,
Jaungoikoaren besoa,
Aitak agindu bezala
hartzen dugun goi-mintzoa.
4.Argi zaiguzu zentzua,
maitekor egin bihotza,
indar iraunkorrez senda
gaitz-bera dugun gorputza.
5.Aiza gugandik etsaia
iguzu, arren, bakea,
zu aurretik zaitugula,
urrun zaiguzu kaltea.
6.Erakuts zaiguzu, Aita,
erakuts Semea guri;
bien Arnasa zarela
sinetsi dezagun beti.
7- Aitari, ta hilengandik
berpiztu zen Semeari
eta Gogo Gurenari
edertasun orain, beti. Amen