Mendekoste igandea C ABESTIAK 2019-06-09
SARRERA
Zeru-lurren egile zaren / Espiritu Santua:
zatoz eta bete bihotzak, / piztu gugan maite-sua,
piztu gugan maite-sua.
Behartsuen Aita zaitugu, / lanpean atsedena,
nahigabean gure barrengo / poza sortutzen duena,
poza sortutzen duena.
Zentzuari argi emanez / eta bihotzari su,
Jaun onaren irudi bizi / denok bihurtu gaitzazu,
denok bihurtu gaitzazu.
BATAIOA BERRITU
Hartuko dugu / ura pozik / osasunaren / iturritik.
Jauna da nire / Jaungoiko eta / salbatzaile,
lasai nago ni,/ beldur gabe.-R/
Herriei haren / egin bikainak / ezaguazi,
zabaldu haren izen handi.- R/
Kanta Jaunari / ospetsu baita / egitetan,
jakin bezate / lur-mugetan.- R/
AINTZA
“Aintza, aintza, aleluia” (3) / abestu Jaunari.
Elkar maite izateak / garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan / baitijoa bizitza,
Jainko berak / eman digun
maitasunaren hitza / betetzen gabiltza.- R/
SALMOA
Zure arnasa / bidal gugana / ta lur azala / berritu Jauna.
Ene arima goretsazu Jauna! / Guztiz handi zaitut,
Jauna, ene Jainko! / Bai ugari direla, Jauna, / zuk eginak,
Zuhurtasunez eginak zeharo, / lurra zure sorkariz betea dago. -R
ALELUIA
Aleluia (4)
Zatoz, Espiritu Santua, / bete itzazu zure fededunen bihotzak,
eta piztu haiengan zure maite sua.- R/
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / Jauna, sinesten dut, / indartu zuk / nire sinesmena
SANTU
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan. (bis)
Santu, santu, santua, / diren guztien / Jainko Jauna.
Zeru-lurrak / beterik dauzka / zure distirak.
“Hosanna, hosanna, / zeru goienetan” (2).
Bedeinkatua / Jaunaren izenean / datorrena.
Hosanna, hosanna, / zeru goienetan.
JAUNARTZEA
Dohatsu bihotz garbiak, / ikusiko baitute Jainkoa.
Dohatsu bihotz barnez pobreak: / haiena baita zeruetako erreinua.
Dohatsu otzan eta eztiak: / agindutako lurraz baitira jabetuko.- R/
Dohatsu negarretan direnak: / gozotasuna izango dute Jaunagandik.
Dohatsu zuzen gose direnak: / horien goseak / bere asea izango du.- R/
Dohatsu zintzo bizi direnak: / haiek baitute / barne zoria gozatuko.
Dohatsu lagun hurko direnak: / atsegin handiz / beti biziko direlako. R/
AZKENA
Guztiok bat eginda, / bihotza poz gainezka,
abes dezagun bada / Mariren ontasuna. / Andre Maria.
Jesus piztu zenean / zer poza bihotzean,
lili zabal dirudi / Jesus delako bizi. / Andre Maria.
Zeru-talde guztiak / kantuz lehiatzen dira,
zu beti jasotzera / ahal duten goienera. / Andre Maria.
Santuen Erregina / gure arrenak entzun,
zu zaitugula lagun / zerura jo dezagun. / Andre Maria.
Hirutasun berdina, / batasun iraunkorra,
Mariren on eginak, / salba gaitzala denak. / Andre Maria.