Lourdesko Andre Maria (2015-02-11)
(doinua eta partitura: Cantoral Religioso de Loyola, 604. or.)
1.-Lourdesko Andere / zara zu, Ama;
zeruan ez zara / preso kartzelan.
2.- Lurrera etorri / nahi+izan duzu,
esperantza guri / beti ekarriz.
Agur, agur, agur, Maria,
agur, agur, Andre Maria.
3.-Jesusek Arnasa / zizun ezarri,
Mendekostekoan / hartaz zu betez.
4.-Bihotza gainezka / senti zenuen;
bihotz betetikan / zuk gu na(h)i betez.
Agur, agur, agur, Maria,
agur, agur, Andre Maria.
5.-Esperantzaz bete / gatoz zugana,
arnastu gaitzala / gu ere Hatsak.
6.-Lagunak gogoan, / zu bidelagun,
esperantzaz kutsa / beti ditzagun.
Agur, agur, agur, Maria,
agur, agur, Andre Maria.
7.- Lourdesen zu, Ama, / izan Izarra,
Magoek ikusi / bezain argia.
8.-Hats-etxola zaren, / zure gainean
nabari dezagun / zure Semea.
Agur, agur, agur, Maria,
agur, agur, Andre Maria.
9.-Esperantza+iturri / benetakoa
huraxe baitugu / bakar-bakarrik.
10.-Andere Maria / izan zu beti
Elizan eredu, / fede+esperantza.
Agur, agur, agur, Maria,
agur, agur, Andre Maria.