Loiolako San Ignazio ABESTIAK 2015-07-31

SARRERA

Argiaren seme eta
egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok
Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak
gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea
sortu digu
bihotzean.

AINTZA

Aintza zeruetan
Jaungoikoari.

Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri.

Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen Zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

Jainko Jauna,
zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna;
Jauna,
Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko Jauna,
Jainkoaren Bildots,
Aitaren Seme.

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

Zuk kentzen duzu
munduko bekatua,
erruki, Jauna;
Zuk kentzen duzu
munduko bekatua,
entzun gure deia;
Aitaren eskuin aldean
jarririk zaude Zu,
Erruki Jauna.

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

Zu bakarrik Santua,
Zu bakarrik Jauna,
Zu bakarrik goi-goikoa
Jesu Kristo;
Espiritu Santuarekin
Jainko Aitaren argitan.
Amen.

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

SALMOA

R/.- Bai dohatsu,
gau ta+egun Jaunaren legea
hausnartzen duena.

Bai dohatsu,
gaiztoen asmoari
jarraitzen ez zaiona, /
hobendunen bidean
ez dabilena,
lotsagabeen batzarrean
esertzen ez dena.
Ostera, Jaunaren legean
atsegin duena, /
gau ta egun haren legea
hausnartzen duena.-R/.

ALELUIA

Aleluia,
Aleluia, aleluia.

Poztu zaitezte eta alaitu
handia izango-eta zuen saria zeruetan.

Aleluia,
Aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak
beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Bedeinkatua Jaunarengandik datorrena.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera
gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

R/.- Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.

Dohatsu
bihotz barnez
pobreak:
haiena baita
zeruetako erreinua.
Dohatsu otzan eta eztiak:
agindutako
lurraz baitira
jabetuko.-R/.

Dohatsu
negarretan direnak:
gozotasuna
izango dute Jaunagandik.
Dohatsu
zuzen gose direnak:
Ho(r)ien goseak
bere asea
izango du.-R/.

Dohatsu
zintzo bizi direnak:
haiek baitute
barne zoria gozatuko.
Dohatsu
lagun hurko direnak:
atsegin handiz
beti biziko direlako.-R/.

AZKENA

IGNAZIO, / gure patroi handia, Jesusen konpainia
fundatu / eta dezu armatu, / ez da ez etsairik
jarriko zaizunik / inolaz aurrean / gaurko egunean,
nahiz betor / Luzifer deabrua / utzirik infernua.
Zure soldaduak / dirade aingeruak,
zure gidaria / da Jesus handia.
Garaitu ditu / zure konpainiak / etsaiak.
Ez dauka fedeak, / ez kristau herriak,
ez dauka beldurrik / inongo aldetik.
Ignazio hor dago, / beti ernai dago,
armetan jarria / dauka konpainia, / txispaz armaturik,
bandera zabalik, / gau ta egun / guk guztiok / bakea dezagun,
beti gau eta egun, / gau eta egun.