Loiolako Ignazio santuaren
ereserkia (2015-07-30)

Lorentzo Zugazagaren
bertsio berria

Inazio
fededunon argia
ta gure zaindaria
gaur pozik nahi zaitugu goratu
ta jaso Jaunari gure otoitz ta kantu
zuregan baitugu babesle ta eredu
mundu ta eliza-elkartean
gure kristau-bizitzan.
Santuen bizitzak
lagun izan dituzu
ta bultzatu zaituzte
Jesusi jarraitzera
Hemengo lilura denen gainetik, aurrera.
Maitasun bideak
urratu dituzu
hezkuntzarako aukerak
zabaldurik mundura.
Inazio hor zaude
leial eta erne
zerbitzu bidean
otoitz sakonean
gogo-jardunean
Jauna goratu nahian
bakea irits dadin
gure lurraldera
ta mundu zabalera denera.

Lorentzoren bertsioa, Dionisiok, bere lagun-taldetxoak errazago abestuko duelakoan, egindako ukitu batzuekin.

Inazio
fededunon argia
ta gure zaindaria
gaur pozik / nahi zaitugu goratu
ta jaso / Jaunari /gure+otoitz ta kantu,
zuregan / baitugu /babesle ta eredu
mundu ta / eliza elkartean
gure kristau-bizitzan.
Santuen bizitzak / lagun izan / dituzu
ta bultza dizute / Jesusi jarraiki
lilura denak / fedez garaiturik,
aurrera.
Maitasun bideak / urratu dituzu
hezkuntza aukerak
zabaldu mundura.
Inazio hor zaude / leial eta erne
zerbitzu bidean / otoitz sakonean
gogo-jardunean /Jauna goratu nahian;
munduan
guk guztiok /bakea dezagun,
beti izan dezagun.

INAZIO (Loiolako Ignazioren gorazarrea)

INAZIO,
gure patroi handia, / Jesusen konpainia / fundatu
eta dezu armatu, / ez da ez etsairik / jarriko zaizunik
inolaz aurrean / gaurko egunean,
nahiz betor / Luzifer deabrua / utzirik infernua.
Zure soldaduak / dirade aingeruak,
zure gidaria / da Jesus handia.
Garaitu ditu / zure konpainiak / etsaiak.
Ez dauka fedeak, / ez kristau herriak,
ez dauka beldurrik / inongo aldetik.
Inazio hor dago, / beti ernai dago,
armetan jarria / dauka konpainia,
txispaz armaturik / bandera zabalik,
gau ta egun / guk guztiok / bakea dezagun,
beti gau eta egun.