[Lagun bati gutuna, esan baitit: «Nik Tomas santuarena: ikusten ez denaz ezer ez»]
?
?
2015-08-08
Kaixo, ?!
Egunsentia guztiok genian ezagutzen. Baina Lazkao Txiki handiak kantatu zuenean, xarma BERRI eta zoragarria ikusi genioan betiko egunsentiari: lehen ikusten ez genuen xarma, begi-bistako gertatu zitzaiguan Lazkao Txikiren argiz.
«Egunsentiari
Goizian goiztar jeikitzen banaiz
kanporatutzen naiz beti.
Ta ikusten zaitut zabaltzen goruntz
eguzkiaren aldeti.
Eguzkiaren edertasuna
hortxen dator sortaldeti.
Egunan haurtzaro besteik etzera
bihotzeko egunsenti.
Argi polit bat badatorkigu
erdi zurizko urdiña.
Gure jainkuak zeru goitatik
mirabe antzo egiña.
Guk behar genduke sendotasun bat
eta sinistamen fiña.
Zer miraria dan egunsentia
konturatuko bagiña.
Loa uxatu det oheti ta
eguzkiak hor dio su.
Inpernuaren antz berbera zuk
alde batera daukazu.
Baiña eguna gazte zera ta
zure eskuan naukazu.
Milla zorion egun guztian
arnas ematen banazu».
Antzeko zerbait gerta daitekeela, uste diat, liburu hau patxadaz irakurtzen bada. Patxadaz! Ez duk dena segidan irakurtzeko. Astean kapitulu bat. Bukaeran, «Egunsentia»rekin bezala, gerta litekek lehen ikusten ez zen xarma BERRI eta zoragarri bat ikustea.
Hor doakik, gustura eta atseginez euskaratu dudan liburu hau. Agian, ORAIN IKUSTEN EZ DUAN HURA, LIBURUA BUKATU ONDOREN IKUSI EGINGO DUK. Eta Tomas santuarekin esan ahal izango duk: «Ene Jauna eta ene Jaungoikoa».
Eta eskerrik asko, ? laguntza bila joaten naizenean, aurpegi alaia eta esku luzea agertzen dizkidaalako.
DIONISIO AMUNDARAIN