Eskerrak nire bataioagatik
Eskerrak, Jauna,
egun batean gure gurasoek ni bataiatzea erabaki zutelako.
Zuk bakarrik dakizu zerk zien eragin,
nolakoa zuten fedea eta zer zuten nahi,
baina bizitzako erregalurik hobena egin zidaten,
zeren zurekin bizitzea betiko altxor bat ukaitea baita.
Zuk, Jauna, diozu ezartzen kolorea nire egunerokotasun gezari.
Zuk duzu betetzen nire bakardadea bizitasunaz.
Zuk duzu sendotzen nire ahuldadea.
Zuk duzu ateratzen nigandik beti nirerik hobena.
Zuk duzu bilakatzen nire egoismoa bihotz-zabaltasun.
Zuk duzu egiten nire erresumina barkazio.
Zuk duzu bihurtzen nire presa sosegu.
Zuk dituzu jasotzen nire harremanak topo egitearen kategoriara.
Zuk duzu eraldatzen nire intolerantzia onarpen.
Zuk duzu bil-biltzen nire beldurra konfiantzaz eta adorez.
Zuk duzu eder-edertzen nire lana, misio bihurtuz.
Zu zaitu bidelagun nire bizitzako minutu orok,
nire bizitza bete-betera eramanez.
Nik ez nuen ezer egin erregalu hau merezi izateko,
zure bizitza nirearekin ehundua izateko,
fedea eman zenidan opari eta hori da niretzat loteriarik handiena,
nire iparrorratza, nire jomuga, nire segurua, nire lagunarte bikaina.
Eskerrak, Jauna, gaur eskerrak nahi dizkizut eman
zure aurrera aurkeztu ninduten guztiengatik,
neure guraso, irakasle, familiarteko, hezitzaileengatik:
zure existentziaren egiatasuna aitortuz ilusioz bete ninduten guztiengatik.
Nire lagun askok umezurtzaren sentipena bizi duen bitartean,
ziurtasuna dut nik besarkaturik naukazula,
ezagunak dituzula nire zeregin, beldur eta amets guztiak,
zu ondoan izanik, neure bizitza errazagoa dela eta solidarioagoa.
Zuk, Jauna, pertsona ororen ahalmenak dituzu indarragotzen,
amets handiak dituzu guretzat
eta zure gogoa da gure bizitza bete-betea eta zoriontsua izatea.
Eskerrak Elizako kide egin nauzulako,
denok batean zure Erreinua eraikitzeko.
Mari Patxi Ayerra (Bautismo del SeƱor, Ciclo B)