Jesusen Bataioa A ABESTIAK 2017-01-08

SARRERA

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean zati asko,
bihotzez bat, Espiritua
bat eman digu Jainkoak.
Hargatik, gora diogu…

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Erakusten du / hau dela gure bidea,
egin dezagun / batasun eta bakea:
hargatik gora diogu.-R/.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire / Jaungoiko eta / salbatzaile,
lasai nago ni, / beldur gabe.

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jainkoa baita / nire indarra / (e)ta kemena;
bera, salbatu / ninduena.

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Eskerrak eta / gorazarre+eman / Jainkoari,
dei egin haren / izenari.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan, aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea, lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea, lurrean gizonari.

SALMOA

Jauna da gure
salbatzailea.
Gure indarra
eta bakea.

Eman, Jainkoaren seme-alabok, Jaunari,
eman ospe eta indar Jaunari.
Eman ospe Jaunari bere izenaren ederrez,
jauretsi Jauna apaindura deunez.

Jauna da gure
salbatzailea.
Gure indarra
eta bakea.

ALELUIA

Aleluia aleluia.

Zerua zabaldu
eta Aitaren ahotsa entzun zen:
«Hau da nire Semea,
nire Maitea.
Entzun iezaiozue».

Aleluia aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena:
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitz

JAUNARTZEA

Aita Jaungoikoak deitzen gaitu.
Bera da gaixoen janari.
Beragan dugu bai guk aurkitzen
osasun ta bake ugari.

Denok gaur jaten baldin badugu
ogi bat mahai santu batean,
ezin izan gorroto haserrik
gaurtik behin ere gure+artean.

Jauna begira beti daukagu,
eskuak zabaldurikan.
Beraren bidetik joan behar dugu
ta+eseri beraren mahaiean.

AZKENA

Agur, Jainkoaren
ama maite ederra,
zeruko atea,
itsasoko izarra (bis).

Itsuak argitu,
lotuak askatu,
ongiak eman ta
gaizkiak hondatu (bis)