Jaunaren Bataioa C ABESTIAK (2019-01-13)

SARRERA

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean zati asko,
bihotzez bat, Espiritua
bat eman digu Jainkoak.
Hargatik, gora diogu…

BATAIOA BERRITZEA

Hartuko dugu ura pozik / osasunaren iturritik.

Jauna da nire / Jaungoiko eta / salbatzaile,
lasai nago ni, / beldur gabe.-R/

Jainkoa baita / nire indarra / (e)ta kemena;
bera, salbatu / ninduena.-R/.

AINTZA

Aintza zeruan (3), / Jaunari,
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari (2).

SALMOA

Jauna da gure Salbatzailea, / gure indarra / eta bakea.

Eman, Jainkoaren seme-alabok, Jaunari,
eman ospe eta indar Jaunari.
Eman ospe Jaunari bere izenaren ederrez,
jauretsi Jauna apaindura deunez.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Zerua urratu zen eta Aitaren ahotsa entzun:
“Hau da nire Semea, nire maitea. Entzun berari”.- R/

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTU

Santu, santu, santua, (Gora J.7.26)
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak / beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua, / Jainko Jauna.
Bedeinkatua / Jaunarengandik / datorrena.
Santu, santu, santua, / Jainko Jauna.

JAUNARTZEA

Aita Jaungoikoak deitzen gaitu. / Bera da gaixoen janari.
Beragan dugu bai guk aurkitzen / osasun ta bake ugari.

Denok gaur jaten baldin badugu / ogi bat mahai santu batean,
ezin izan gorroto haserr(er)ik / gaurtik behin ere gure+artean.

Jauna begira beti daukagu, / eskuak zabaldurikan.
Beraren bidetik joan behar dugu / ta+eseri beraren mahaiean.

AZKENA

Agur, Jesusen Ama,
birjina maitea,
Agur, itsasoko izar
distiratzailea.
Agur, zeruko eguzki
pozkidaz betea,
agur, bekatarien
kaia eta estalpea (2)