Jaunaren Bataioa C ABESTIAK (2016-01-10)

SARRERA

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean zati asko,
bihotzez bat, Espiritua
bat eman digu Jainkoak.
Hargatik, gora diogu…

BATAIOA BERRITZEA

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire
Jaungoiko eta
salbatzaile,
lasai nago ni,
beldur gabe.

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jainkoa baita
nire indarra
(e)ta kemena;
bera, salbatu
ninduena.

AINTZA

Aintza zeruan (3),
Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari (2).

SALMOA

Jauna da gure Salbatzailea,
gure indarra
eta bakea.

Eman, Jainkoaren seme-alabok, Jaunari,
eman ospe eta indar Jaunari.
Eman ospe Jaunari bere izenaren ederrez,
jauretsi Jauna apaindura deunez.

Jauna da gure Salbatzailea,
gure indarra
eta bakea.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Zerua urratu zen eta Aitaren ahotsa entzun:
“Hau da nire Semea, nire maitea. Entzun berari”.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Santu, santu, santua, (Gora J.7.26)
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak
beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Bedeinkatua
Jaunarengandik
datorrena.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Aita Jaungoikoak deitzen gaitu.
Bera da gaixoen janari.
Beragan dugu bai guk aurkitzen
osasun ta bake ugari.

Denok gaur jaten baldin badugu
ogi bat mahai santu batean,
ezin izan gorroto haserr(er)ik
gaurtik behin ere gure+artean.

Jauna begira beti daukagu,
eskuak zabaldurikan.
Beraren bidetik joan behar dugu
ta+eseri beraren mahaiean.

AZKENA

Agur, Jesusen Ama,
birjina maitea,
Agur, itsasoko izar
distiratzailea.
Agur, zeruko eguzki
pozkidaz betea,
agur, bekatarien
kaia eta estalpea (2)