Haurrak bezalako bihurtu
Askotan jarri izan naiz pentsatzen zer esan nahi ote duen Ebanjelioak gonbidatzen gaituenean haurrak bezalako bihurtzera, Zeruetako Erreinuan sartzeko, eta galdera hori are biziago bilakatu da ama naizenetik. Zer dute haurrek guk jadanik galdua dugunik? Oraino ere jira eta bira darabilt buruan galdera hori, baina argi dut zerbait hau: miretsi beharra dugula haurrengan konfiantza eta imitatu beharrekoa, uste izatera daramatzana gai direla gu gora jasotzeko beren besoez; duten apaltasuna, konfiantza jarria duten haren nahia onartzeko; duten bihotz-garbitasuna, zeini esker gai baitira haserrealdia 0,2 segundotan ahazteko, eta, jakina, dute alaitasuna. Jakitearen alaitasuna ezen beren bizitza osoa Jainkoak preziatua den dohaina dutela, Jainkoak ez dituela eskutik uzten inoiz ere. Aitak, agian, horregatik nahi izan dit iritsarazi Pazko honetan bere iragarpena bost urteko nire semearen bidez, bere ezpainez esanez: «Ez dago hemen. Piztu da!» Eta ikustera eman dit argi eta garbi berorren begi beltzen distira bizian. (Ama batek)