OI KRISTOREN GURUTZEA!
Frantzisko aita santuaren otoitza Erromako Koliseoko Gurutze Bidearen bukaerarako Ostiral Santua 2016-03-25
1.-Oi Kristoren Gurutzea, Jainkoaren errukiaren eta giza injustiziaren sinboloa, maitasunezko buru-eskaintza gorenekoaren eta zorakeriaren egoismo handienaren ikonoa, herio-tresna eta piztuera-bidea, obedientziaren seinalea eta saldukeriaren ikurra, pertsekuzioaren urkabea eta garaipenaren ikurrina.
2.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu zutik geure anai-arreba asasinatuengan, ezpata basatiak, isiltasun lotsagarria testigu, bizirik hil, lepo egin dituenengan, burua moztu dietenengan.
3.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu haurren, emakumeen eta gerlatik eta indarkeriatik ihesi dabiltzan pertsona akitu eta izutuen aurpegian, eta, sarritan, soilik, heriotza eta eskuak garbitzen dituen hainbat eta hainbat Pilatorekin topo egiten
dutenen aurpegian
4.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu letraren lege-maisuengan eta ez espirituaren maisuengan, heriotzaren maisuengan eta ez biziaren maisuengan, errukia eta bizia erakutsi ordez, zigorraz eta heriotzaz mehatxu egin eta zintzoa gaitzesten dutenengan.
5.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu desleial diren zerbitzariengan, beren handinahia erantzi ordez, beren duintasun bereko errugabeak biluzten dituztenengan.
6.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu gainerakoak lasai asko juzkatzen dituzten bihotz gogorrengan, gainerakoak harrika hiltzera ere gaitzesteko prest diren bihotzengan, beren bekatuei eta erruei inoiz ere erreparatu gabe.
7.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu fundamentalista eta halako erlijio baten jarraitzaileengan, Jainkoaren izena profanatzen eta inorena ez bezalako beren indarkeria zuritzeko ere erabiltzen dutenengan.
8.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu zu leku publikotik kendu eta jendarteko bizitzatik baztertu nahi zaituztenengan, halako paganismo laizista baten izenean edota zuk zeuk irakatsi diguzun parekotasunaren beraren izenean.
9.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu boteretsuengan eta anai-arreben odol errugabeaz gerraren labea hornitzen duten armen saltzaileengan, eta beren seme-alabei ogi odoleztatua ematen dietenengan.
10.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu, saldukeria eginez, hogeita hamar denariogatik edozein pertsona hiltzera ematen dutenengan.
11.-Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu lapur eta ustelengan, guztien ona eta etika zaindu ordez, beren burua saltzen baitute moraltasun-ezaren merkatu zikoitzean.
12.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu burugabeengan, gordailuak eraikitzen baitituzte galkor diren altxorrak gordetzeko, beren atarian Lazaro goseak hiltzen utziz.
13.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu geure «guztion etxea» suntsitzen ari direnengan, egoismoz geroko belaunaldien geroa hondatzen dutelarik.
14.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu beren familiartekoek berek bertan behera utzitako adin handikoengan, minusbaliatuengan; gure gizarte egoista eta hipokrita honek bazter utzitako eta elikatu gabeko haurrengan.
15.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu geure Mediterraneo eta Egeo itsasoetan, aseezineko hilerri bihurturik, gure bihotz sentiera gabekoaren eta anestesiatuaren sinbolo eginik.
16.- Oi Kristoren Gurutzea, mugarik gabeko maitasunaren irudi eta Piztuerarako bide, gaur oraino, hor ikusten zaitugu jende on eta zuzenagan, on eginez segitzen baitu gainerakoen txaloei edo miresmenari begira egon gabe.
17.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitu gu zerbitzari leial eta apa lengan, gure bizitzaren ilunean argi baitira, guztiz doan gastatzen ari diren kandelak bezala, azkenak direnen bizitza argi- tzeko.
18.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu erlijiosen eta sagaratuen aurpegian -samariar onak-, dena utzi dutenak pobretasunaren eta injustiziaren zauriak, ebanjelioaren isiltasunean, bendatzeko.
19.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu errukitsuengan: errukian ikusten dute horiek zuzentasunaren eta fedearen adierazpenik gorenena.
20.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu pertsona xumeengan: gozatuz bizi dute horiek fedea gauza arruntetan eta aginduak betez.
21.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu damutuengan: beren bekatuen miseriaren hondo-hondotik gai dira hots egiteko: Jauna, oroit zaitez nitaz zeure erreinuan egongo zarenean.
22.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu dohatsuengan eta santuengan: gai izan dira horiek federen gaueko iluna zeharkatzeko, zurekiko konfiantza galdu gabe eta misteriozko zure isiltasuna ulertu behar izan gabe.
23.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu familietan: beren ezkontza-bokazioa leial eta emankor bizi dutenetan.
24.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu boluntarioengan: premiadunei eta tratu txarra jasaten dutenei eskuzabal laguntzen diete.
25.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu fedeagatik pertsegituak direnak: beren sufrimenduaz egiazko testigantza egiten dute Jesusez eta haren Ebanjelioaz.
26.- Oi Kristoren Gurutzea, gaur oraino, hor ikusten zaitugu ameslariengan: haur baten bihotzaz bizi dira, eta mundua bizileku hobea, gizatarragoa eta zuzenagoa izan dadin lan egiten dute.
27.- Zugan, Gurutze Santua, Jainkoa ikusten dugu, azkeneraino maite duena; ikusten dugu ere gorrotoa, argia baino gehiago iluna maite dutenen bihotza eta gogoa dominatzen eta itsutzen dituena.
28.- Oi Kristoren Gurutzea, Noeren Kutxa, gizadia bekatuaren uholdetik salbatu zuena, libra gaitzazu gaitzetik eta gaiztoagandik. Oi Daviden tronua eta Jainkoaren eta betiko Elkargoaren zigilua, esna gaitzazu harrokeriaren lilurakeriatik. Oi maitasun-oihua, eragin gugan Jainkoaren, ongiaren eta argiaren desioa.
29.- Oi Kristoren Gurutzea, erakuts iezaguzu, ezen eguzkiaren egunsentia indartsuagoa dela gauaren iluna baino. Oi Kristoren Gurutzea, erakuts iezaguzu, ezen gaitzaren itxurazko garaipena itzali egiten dela hilobi hutsaren aurrean eta Berpiztuaren eta Jainkoaren maitasunaren ziurtasunaren aurrean; ezin garaitu edo ilundu edo ahulduko duela maitasun hau. Amen.