Garizumako 5. igandea C ABESTIAK 2016-03-13

SARRERA

Basamortuan zehar dabila
Jainko herria erromes;
argi, bake ta maitetasuna
dakarten zeruen galdez.
Agindu lurra Jainkoak dio
emango kateen ordez;
penak utzita goza dadien
bizi berri baten pozez.

Zure pozetan goaz,
Jerusalem berri;
fedeak Zu baitan du
bere zimentarri.
Maitasunak Zu zaitu
bere berogarri.
Piztu itxaropena
Zeure herriari.

SALMOA

Asko lagundu
diguzu, Jauna.
Hauxe da poza
guk daukaguna.

Jaunak Siongo atxilotuak erakartzean,
bageunden amets antzean.
Orduan bete zitzaigun ahoa barrez,
gure mihia gorazarrez.- R.-

EBANLEIO AURREKOA

JESU KRISTO
GURI MINTZA.
ARGI GURE BIHOTZA.
Begira zer dioen
Jaun guztiz ahaltsuak:
Itzul zaitezte nigana
bihotz-bihotzez;
bihozbera eta errukitsua
bainaiz. R/.

SINESTEN DUT

“Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
indartu zuk
nire sinesmena”.

SANTU

Santu, santu, santua aita,
santua espiritua,
santua ere Jainko Semea,
Jesus Belenen sortua,
zeru ta lurrak zure distiraz
ondo daude argituak,
“hosanna zuri zeru goietan,
zaitez, bai, bedeinkatua,
zure izena izan dadila
lur zeruetan goratua” (2).

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Bedeinkatua Zu,
jauretxe santu eta aintzagarrian.
Aintza ta gorespen zuri gizaldietan.
Bedeinkatua Zu,
zure erreinuko aulkian.
Aintza ta gorespen zuri gizaldietan.

Bedeinkatua Zu, jauretxe santu eta aintzagarrian.
Aintza ta gorespen zuri gizaldietan.
Bedeinkatua Zu, zure erreinuko aulkian.
Aintza ta gorespen zuri gizaldietan.

Bedeinkatua Zu, kerubin gainean eseriz
leizeak ikusten dituzuna.
Aintza ta gorespen zuri gizaldietan.
Bedeinkatua Zu,
zeru-sabaian.
Aintza ta gorespen zuri gizaldietan.

AZKENA

Agur, Jesusen Ama,
birjina maitea.
Agur, itsasoko izar
distiratzailea.
Agur, zeruko eguzki
pozkidaz betea.
Agur, bekatarien
kaia eta estalpea (2).

Baina zugandik alde
bihotzak ezin du,
Zuregana dijoa,
Zugan bizi nahi du.
Birjin berdingabea,
onetsi nazazu,
agur, Ama nirea,
agur, agur, agur.