Garizumako 4. igandea B ABESTIAK (2015-03-15)

SARRERA Zabaldu itzazu Jauna zure errukizko (Loiola 513. or.)

1.-Zabaldu itzazu, Jauna,
zure errukizko ateak,
eta askatu guregan
bekatuaren kateak.
Barka, Jauna, zure
semeon hutsegiteak.

2.-Barkatu zaiguzu, Jauna,
egin dugun txarragatik,
barkatu baita egiteko
utzi dugun onagatik
eta ez gaitezen
aldendu zure bidetik.

SALMOA (Mintzo eta Kantu B Garizuma 2015-03-15 4/41)

Jerusalen zu
ez besterik,
ezin izan nik
poz biderik.

Babiloniako ibai ertzean negar egitera eseri ginen
Sionez oroitu baikinen.
Lurralde hartako saratsetatik,
utzi genituen zitarak zintzilik.

Jerusalen zu
ez besterik,
ezin izan nik
poz biderik.

EBANJELIO AURREKOA(Mintzo eta Kantu B Garizuma 2015-03-15 4/42)

Aintza, Jesus, zuri beti;
Zu zara gure argi.

Hain maite izan baitu
Jaungoikoak mundua,
bere Seme bakarra eman dio;
hari sinesten dionik inor gal ez dadin,
baizik betiko bizia izan dezan.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut.

SANTU (Gora Jainkoa 7,24 or.)

Santu, santu, santua
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua
Jainko Jauna.
Bedeinkatua Jaunarengandik datorrena.
Santu, santu, santua
Jainko Jauna.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA Aita Jaungoikoak (Beneditarrak 632. or.)

Aita Jaungoikoak deitzen gaitu.
Bera da gaixoen janari.
Beragan dugu bai guk aurkitzen
osasun ta bake ugari.

Denok gaur jaten baldin badugu
ogi bat mahai santu batean,
ezin izan gorroto haserrik
gaurtik behin ere gure+artean.

Jauna begira beti daukagu,
eskuak zabaldurikan.
Beraren bidetik joan behar dugu
ta+eseri beraren mahaiean.

AZKENA

Bekatariok Ama
Birjina zaitugu,
“Zugan gure bihotza
guk ipintzen dugu” (2).
Egizu Zuk, Maria,
gugatik erregu,
“heriotzako orduan
ez gaitezen galdu” (2).