Garizumako 3. igandea C ABESTIAK 2019-03-24
SARRERA (Bened 283. or.)
Deika naukazu, / Jauna, zu zaitut, / beti lagun;
erruki nitaz, / nire oihua, / “arren entzun” (2).
Gizakumeok, / noiz arte zauzte bihotz gogor?
Uskeri zale / gezurretara hain erorkor!
SALMOA
Erruki hutsa dugu Jauna; / errukia ta maitasuna.
Ene arima, / goretsazu Jauna,
nire barne osoak / haren izen deuna.
Ene arima, / goretsazu Jauna,
eta ez ahaztu / hark zuri egina.- R/.
EBANJELIO AURREKOA
Aintza, Jesus, zuri beti,
zu zara gure argi.
EDO
Jesu Kristo, guri mintza, / argi gure bihotza.
“Bihotz-berri zaitezte, / –dio Jaunak–:
Hurbil da-eta / zeruetako erreinua”.- R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / Jauna, / sinesten dut
indartu zuk / nire sinesmena.
SANTU
Hosanna, hosanna, zeru goienetan. (2)
Santu, santu, santua, / diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan. (2)
Bedeinkatua / Jaunaren izenean / datorrena.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan .(2)
JAUNARTZEA
1.-Jauna, gure Jainkoa. / R/ Bedeinkatua zu.
Zeru-lurren egile, / R/ Bedeinkatua zu.
Guztien salbatzaile, / R/ Bedeinkatua zu.
Gure Jabe zara ta, / R/ Bedeinkatua zu.
Gure jabe zara ta, / R/ Bedeinkatua zu.
2.-Jesus, Jainko Semea, / R/ Bedeinkatua zu.
Guregatik hil zara, / R/ Bedeinkatua zu.
Aitak piztu zaitu ta, / R/ Bedeinkatua zu.
Gure artean zaude, / R/ Bedeinkatua zu.
Gure artean zaude. / R/ Bedeinkatua zu.
3.-Espiritu Santua, / R/ Bedeinkatua zu.
Bizian bizigarri, / R/ Bedeinkatua zu.
Poz-emaile bikaina, / R/ Bedeinkatua zu.
Malkoetan pozgarri, / R/ Bedeinkatua zu.
Malkoetan pozgarri, / R/ Bedeinkatua zu.
AZKENA AMA MAITE MARIA EGIGUZU LAGUN (Bened 541)
Ama maite Maria,
egiguzu lagun
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun.
Zu Jaunaren Ama ta
gure Ama ona,
entzun Elizarekin
eskatzen duguna:
eman zure fruitua,
gure Osasuna,
isur zure Semea,
Jaun errukiduna,
Bera bakarrik data
salbatzaile Jauna.- R/.-