Garizumako 3. igandea B (2015-03-08)
ABESTIAK
SARRERA (Loyola, Cantoral 491)
Basamortuan zehar dabila
Jainko herria erromes;
argi, bake (e)ta maitetasuna
dakarten zeruen galdez.
Agindu lurra Jainkoak dio
emango kateen ordez;
penak utzita goza dadien
bizi berri baten pozez.
Zure pozetan goaz,
Jerusalem berri;
fedeak Zu baitan du
bere zimentarri.
Maitasunak Zu zaitu
bere berogarri:
piztu itxaropena
zeure herriari.
SALMOA (Mintzo eta Kantu 2015 Garizuma 4/32)
Bai maite dudala, Jauna,
zure legea.
Jainkoaren legea bikain, barrena birbizteko.
Jaunaren arauak zuzen, bihotzaren asegarri,
Jaunaren aginduak garbi,
begien argi. R/.
EBANJELIO AURREKOA (Mintzo eta Kantu 2015 Garizuma 4/33)
Aintza, Jesus,
zuri beti;
zu zara gure argi.
Hain maite izan baitu Jainkoak mundua;
bere seme bakarra eman dio;
hari sinesten dionik inor gal ez dadin,
baizik betiko bizia izan dezan.-R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.
SANTU
Santu, santu, santua
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Santu, santu, santua
Jainko Jauna.
Bedeinkatua Jaunarengandik datorrena.
Santu, santu, santua
Jainko Jauna.
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
Kristorekin guk fede bera,
bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.
Gorputz batean
zati asko, bihotzez bat, espiritua
bat eman digu Jainkoak. Hargatik gora diogu:
Kristorekin guk fede bera,
bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.
Erakusten du
hau dela gure bidea;
egin dezagun
batasun eta bakea.
Hargatik gora diogu:
Kristorekin guk fede bera,
bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.
Deituak gaitu,
eta geroztik gabiltza
zabaldu nahiz, Jesus,
zure esperantza.
Hargatik gora diogu: R/.
AZKENA
Ama maite Maria, (Bened 541)(ahapaldi egoki bat internetetik)
egiguzu lagun
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun.
Zu Jaunaren Ama ta
gure Ama ona,
entzun Elizarekin
eskatzen duguna:
eman zure fruitua,
gure Osasuna,
isur zure Semea,
Jaun errukiduna,
Bera bakarrik data
salbatzaile Jauna.-R/.-