Garizumako 2. igandea C ABESTIAK 2016-02-21

SARRERA GORA ZAITZALA LUR GUZTIAK (Bened 407)

R/. Gora zaitzala lur guztiak, Jauna;
kanta, aupa dezala
zure izena, Jauna.

1.Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari /
egin eresi haren izen ederrari,
eman gorespen eder berari. R/.

2.-Zatozte eta entzun /
Jainko beldur zaretenak
esango dizkizuet nire alde Hark eginak. R/.

SALMOA

Jauna dut argi,
eta salbamen.

Jauna dut argi eta salbamen,
nork ni beldurtu?
Jauna biziaren babes,
nork ni izutu? R/.

EBANJELIO AURREKOA

Jauna dut argi,
eta salbamen.

Jauna dut argi eta salbamen,
nork ni beldurtu?
Jauna biziaren babes,
nork ni izutu? R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna,
sinesten dut,
indartu zuk
nire sinesmena.

SANTU

Hosanna, hosanna, zeru goienetan. (2)

Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.

Hosanna, hosanna, zeru goienetan. (2)

Bedeinkatua
Jaunaren izenean
datorrena.

Hosanna, hosanna, zeru goienetan .(2)

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Jainko gizon eginari
agur, ospe, onespena;
“Jesu Kristo erregeri
esker, otoitz, maitasuna”. (bis)

Mundu guztiak bete dezala
Jesu Kristoren legea,
mundu guztira heldu dadila
Har(e)k dakarren argia.

Jainko gizon eginari
agur, ospe, onespena;
“Jesu Kristo erregeri
esker, otoitz, maitasuna”. (bis)

Mundu guztiak gora dezala
Jainko Jaunaren Semea,
mundu guztiak goza dezala
Har(e)k dakarren ogia.

Jainko gizon eginari
agur, ospe, onespena;
“Jesu Kristo erregeri
esker, otoitz, maitasuna”. (bis)

Mundu guztiak sinets dezala
Jainko Jaunaren kuttuna,
mundu guztiak aitor dezala
Jesus Jaunaren egia.

Jainko gizon eginari
agur, ospe, onespena;
“Jesu Kristo erregeri
esker, otoitz, maitasuna”. (bis)

Mundu guztiak bete dezala
Jainko Aitaren ametsa,
mundu guztiak onar dezala
askapenaren bidea.

AZKENA

Agur, Erregin goien goiena,
poz bikainena guretzako.
Zu zera beti, ama maitea,
zuzen bidea zerurako.

Evaren ume erbestekoak
nahigabetuak gatoz, ama,
samintasunez eta negarrez
pozkida bila zuregana.